Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

David Grossman eta Leila Slimani 2021eko Literaktumen

Osteguna, 2021(e)ko Urria(r)en 07-(e)an

Azaroaren 8tik 21era bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan eta urtero legez, lankidetza sare zabalarekin lanean jarraituko du, nola ez, jatorrizko helburuari eutsiz: literaturara hurbiltzea, bestelako lengoaia eta diziplinei zein egungo eztabaidei lotuta.

Mundu mailako literaturaren izen ezagunak hartuko ditu jaialdiak. Man Booker Prize sariaren irabazle eta hainbat urtetan, Nobel sarirako hautagai izan den David Grossman esaterako, La vida juega conmigo azken lanaz arituko zaigu besteak beste Literaktumen. Leila Slimani frankomarokoarra, 2016an Goncourt Saria irabazi ondoren, Frantziako letren lehen mailan kokatu da eta El país de los otros azken lana izango du hizpide.

Isabela Figueiredo Portugaldarrak haurtzaroan Maputon bizi izandakoez hitz egingo digu, Cuaderno de memorias coloniales lana bide dela. María Dueñasek eta María Belmontek ere, Sira eta En tiempos de Dioniso eleberriak aurkeztuko dituzte eta Eider Rodriguezek eta Kirmen Uribek berriz, oraindik argitaratu ez dituzten azken lanen nondik norakoak azalduko.

Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan gauzatuko da, hala nola: Antzoki Zaharrean, Donostiako Kultur Etxeetan, Liburutegi Nagusiko San Jerónimo aretoan, Koldo Mitxelena Kulturunean, Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan, eta San Telmo Museoan besteak beste. Betiko lankidetza asmoari ere eutsiko dio jaialdiak lurraldeko erakunde ezberdinekin elkarlanean, literatura hiri osora zabalduz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu