Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburutegien Eguneko programa: immigrazioa eta liburutegiak

Liburutegien Eguneko logoa

Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 01-(e)an

Urriaren 24an Liburutegien Eguna izango da eta, bederatzigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak, Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak elkarrekin ospatuko dute. Aurten immigrazioari eta liburutegiei buruzko jardunaldi bat antolatu da, Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak izenburupean.

Ekimena urriaren 22an, ostiralean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian izango da. Goizeko saioan, erreferentziazko profesionalek beraien esperientziez eta proiektuez hitz egingo digute. Bertan izango dira Maite Fouassier, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikerlaria; Emma Armengod, Trinitat Vella-J. Barbero Liburutegiko zuzendaria; Manuel Sola, Purchenako (Almeria) Liburutegi Publikoko liburuzaina; eta Becka Wolfe eta Aim Salimy, Greziako ECHO Mobile Libraryko koordinatzaileak.

Arratsaldean, gure inguruko herrietako liburuzainak izango ditugu solasean: Asun Agiriano (Arrasateko Liburutegia), Estibaliz Albizu (Durangoko Liburutegia), Iñigo Medina (Lekeitioko Liburutegia) eta Junkal Torres (Donostiako CEPAko Liburutegia). Bi jardueretan parte-hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Goizeko saiorako izen-ematea

Arratsaldeko saiorako izen-ematea

Streaming: KMK zuzenean

Jardunaldi profesional horretaz gainera, Liburutegien Egunaren harira, beste bi jarduera izango dira. Hilaren 21ean, osteguna, Migratzaileak, bidean eta gure aldamenean hitzaldia izango da, Udal Liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan. Eneko Aizpurua eta Ainara Gorostizu idazleak Bidasoan gora eta Aldamenekoa liburuen inguruan ariko dira solasean. Beñat Sarasolak moderatuko du solasaldia. Izen-ematea

Bestalde, urriaren 23an zinearen txanda izango da. Tabakaleran Susana Nobre zuzendariaren No Táxi do Jack filma izango da ikusgai. Informazio gehiago eta sarrerak hemen ahal dira eskuratu.

Programa

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu