Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Santo Tomas Feria 2021: izen-emateko epea zabalik

2021eko Feriako kartela

Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 01-(e)an

Donostia/San Sebastián Festak-ek 2021eko Santo Tomas Ferian postu bat jartzeko edota Ferian ospatuko diren lehiaketetan parte hartzeko izen-emate epea ireki egin du.

Herri erakundeek, aisialdikoek, kiroletakoek eta ikastetxeek txistorra saltoki bat eskatzeko epea urriaren 1etik urriaren 25eko 14:00ak arte luzatuko da. Postuak, zozketa bidez esleituko dira, azaroaren 18an, 13:00etan, Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan.

Hainbat produktu eta talo saltzeko eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik urriaren 20ra bitartekoa izango da. Urriaren 30etik aurrera interesatuei jakinaraziko zaie lanpostua eman zaien ala ez.

Lehiaketetan parte hartzeko epea (txistorra, lur gaien lehiaketa-erakusketa, eztia eta txorimaloak) urriaren 20tik aurrera hasiko da.

OHARRA: Santo Tomas azoka eta haren programazioa aldatu egin daitezke, neurri batean edo osorik, COVID-19 delakoak eragindako egoeraren ondorioz, baita Eusko Jaurlaritzak eta gainerako agintari eskudunek har ditzaketen neurrien ondorioz ere.

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu