Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zabalik dago lanak aurkezteko epea Oihua! film laburren proiektu lehiaketaren 2. edizioan

Maider Oleaga

Ostirala, 2021(e)ko Urria(r)en 01-(e)an

Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia lortu du, baita oihartzuna ere nazioartean. Eta, izan ere, fantasiaren generoak izan du horretan zerikusirik, loraldi eta eklosio garai bat ari baita bizitzen, non sortzaile berriak forma ematen ari diren oraingo eta biharko zinemari. Testuinguru horretan sortu zen 2019an Oihua!, Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek bultzatutako ekimena.

Bere lehenengo edizioan Paul Urkijo zinemagilea izan zen mentorea; proiektu irabazlea, berriz, Zerua hautsi zen gaua, María Fontán donostiarrarena. Bigarren deialdi honetan Maider Oleaga zinemagilea izango da mentorea.

Deialdiaren asmoa, berriro ere, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza berria saritzea da, eta horretarako ikus-entzunezkoaren arloko profesionalen zeharkako aholkularitza ezarri da hautatutako proiektuarentzat. Horren azken emaitza film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da, hori guztia Larrotxene Bideo-ren tutoretzapean. Film laburra 2022ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean estreinatuko da.

Flyer

Oinarriak

Argazkia: Omar Somai

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu