Asteartea, 2021(e)ko Iraila(r)en 07-(e)an
Gaur, irailak 7, Donostia Kulturak udazkenean Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, eta Larratxo eta Intxaurrondo kultur etxeetan izango den helduentzako eta haurrentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.
Helduentzako programazioari dagokionez, 22 antzezlan, 10 dantza ikuskizun, 22 kontzertu eta 2 musika jaialdi izango dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. astearekin batera. Horrez gain, urtarrilean eskainiko diren beste 3 kontzertu aurreratu dira. Urriko programazioko sarrerak salgai jarriko dira bihar, hilak 8, goizeko 11:30ean Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Azaroa eta abenduko programazioko sarrerak aurrerago jarriko dira salgai.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa