Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donosskino urrian itzuliko da film labur sorta berri batekin

Donosskino Vol. V

Asteartea, 2021(e)ko Iraila(r)en 07-(e)an

Donosskino - Donostiako Film Laburren Festibalaren bosgarren edizioa urriaren 5tetik 9ra arte ospatuko da. Festibalaren programazio osoa Donostiako Antzoki Zaharrean izango da.

Bosgarren edizioan bost eguneko programazioa izango du Donosskinok, eta 23 film labur lehiatuko dira ShortZinema sailean epaimahaiaren sariak eskuratzeko.

Film Labur Onenaren, Gidoi Onenaren, Interpretazio Onenaren eta Etxean Shortuak sariaren irabazleen izenak Dorleta Urretabizkaia aktore donostiarrak, Molly Izaga zinemazale eta Zinemaldiko kolaboratzaileak eta Oskar Tejedor zuzendariak hautatuko dituzte. Lehiaketan parte hartuko duten film laburrek ere Publikoaren Saria irabazteko aukera izango dute.

Donosskinoren bereizgarrietako batzuk bere giroa, estetika eta edizio bakoitzean zinemaren munduari egiten dizkion omenaldiak dira. Iazko mendebalderako bidaiaren ostean, aurten espazioan barneratuko da Alienen eskutik. Izan ere, Alien: The Director's Cut filmaren emanaldiarekin festibalari hasiera emateaz gain, saio bakoitza Alien 40th Anniversary Short Films-en lehiaketaz kanpoko film labur batekin hasiko da. Film labur sorta hau pelikularen 40. urteurrena ospatzeko egin zen, eta pantaila handian gozatu ahal izango da Donostian.

Sail ezberdinetako irabazleak urriaren 9an ezagutaraziko dira, Antzoki Zaharrean egingo den Donosskino Galan, eta Sergio Arrospide aktore eta aurkezlea izango dute anfitrioi, jaialdiaren amaieran ohikoa den bezala.

Gonbidapenak eskuragarri urriaren 4tik Antzoki Zaharreko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00).

Informazio gehiago: Donosskino Vol. V

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu