Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bihar, irailak 7, Betaurreko Moreekin zikloa abiatuko da San Telmo Museoan, Laura Freixasek zuzendua

Astelehena, 2021(e)ko Iraila(r)en 06-(e)an

San Telmo Museoak Betaurreko Moreekin zikloa antolatu du Clásicas y Modernas elkartearen lankidetzarekin, bihar, irailak 7 hasita. Laura Freixasek zuzendutako zikloaren helburua izango da ondareari buruzko irakurketa eta diskurtsoak begirada feministatik aztertzea, batez ere ikuspegi maskulinotik erakutsi ohi direnak, emakumeen esperientziak, bizipenak eta ezagutzak baztertuz eta ikusezintasunera eramanez, jakintza eta diziplina ezberdinetan zeresan handia duten emakumeen ikuspegia azaleratzea.

Betaurreko moreak jantzi eta mundua beste era batera begiratzeak ikuspegi justuagoa, errealistagoa eta, beraz, inklusiboagoa eskainiko digu.

Hala, lau saiotan, Pilar Aguilar Carrasco, Ana López Navajas, Pilar Rubio Remiro eta Marian López Cao adituek, betaurreko moreekin aztertuko dituzte zinema (Donostiako Zinemaldiaren garaian), historia eta bidaiak (Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira erakusketarekin lotuta), eta artea (azaroan zabalduko den Baginen, bagara erakusketaren harira).

EGITARAUA

Zikloko hitzaldiak 19:00etan izango dira, gaztelaniaz, Laura Freixasek moderatuak. Sarrera doakoa izango dute, baina hitzaldiak presentzialki ikusteko lekua aurrez erreserbatu beharko da webgunearen bidez. Gainera, saioak zuzenean emango dira museoaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu