Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

X. Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz: Mai Zetterling

Mai Zetterling

Asteartea, 2021(e)ko Urria(r)en 12-(e)an

Urriaren 18an hasiko da Antzoki Zaharrean Mai Zetterling zuzendariari eskainitako zikloa, Los enamorados (1964) filmaren proiekzioarekin.

Azken urteotan, Jardunaldiak Emakumeek Egindako Zinemaz saioek hainbat emakume zinemagileren lana aurkeztu diote publiko donostiarrari, honako hauena, beste askoren artean: Delphine Seyrig, Margarethe Von Trotta, Ida Lupino, Jane Campion eta Kinuyo Tanaka.

Aurten, Antzoki Zaharrean eta Tabakaleran, Mai Zetterling zinemagile eta aktore suediarrak zuzendutako hiru pelikula ikusi ahal izango dira:

urriak 18 / Antzoki Zaharra: Los enamorados (Älskande par, 1964). 117 min (GONBIDAPENAREKIN)

urriak 19 / Antzoki Zaharra: Amorosa (1986). 118 min (GONBIDAPENAREKIN)

urriak 20 / Tabakalera: Juegos de noche (Nattlek, 1966). 105 min (SARRERA: € 3,5)

HIZKUNTZA: suediera / AZPITITULAK: gaztelania

Gonbidapenak eskuragarri urriaren 12tik Antzoki Zaharreko leihatilan: 11:30-13:30 / 17:00-20:00 (urriaren 15ean: 11:30-13:30)

Sarrerak: Tabakalera

Antolatzailea: Donostiako Emakumeen Etxea Elkartea

Laguntzaileak: Donostia Kultura, Tabakalera

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu