Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2021eko Donostiako Estropadak-Emakumezkoen sailkatze-estropada: denborarik onena Donostia Arraun Lagunak taldearentzat

2021eko kartela

Asteazkena, 2021(e)ko Iraila(r)en 01-(e)an

Gaur arratsaldean, irailaren 5ean eta 12an egingo diren bi estropadetan, Donostiarra tripulazioarekin batera 2021 Kontxako Banderan lehiatuko diren emakumezkoen 7 klubak sailkatzeko estropada egin da. Gaurko estropadan, Donostia Arraun Lagunak-ek, 10:54,00ko denborarekin, denborarik onena lortu du. Orio-Orialki, Hondarribia Bertako Igogailuak, Tolosaldea, Deustu-Tecuni-Bilbao, Hibaika Jamones Ancín eta Club de Remo Chapela beste sailaktuak izan dira.

Sailkapen estropada bukatutakoan, irailaren 5erako (igandea) txandak osatzeko zozketa egin da, emaitza honekin:

1. TXANDA: Deusto-Tecuni-Bilbao / Tolosaldea / Donostiarra / Orio-Orialki

2. TXANDA: Hibaika Jamones Ancín / Club de Remo Chapela / Donostia Arraun Lagunak / Hondarribia Bertako Igogailuak

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu