Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2021eko Donostiako Estropadak: Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado-k gizonezkoen sailkapenean garaipena lortu du

2021eko kartela

Osteguna, 2021(e)ko Iraila(r)en 02-(e)an

Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado -k 20:23,68-ko denbora ezarri du eta gaur Kontxako uretan egindako gizonezkoen sailkapenean gailendu da. Beraz, irailaren 5ean eta 12an egingo diren azken bi estropadetan, Donostiarra - Amenabar tripulazioarekin batera, honako 7 klub hauek egongo dira: Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahías de Bizkaia, Cabo, Orio Orialki, Bermeo Urdaibai-Avia-Enagas-Echebastar eta Club Remo Ares.

Sailkapen estropada bukatutakoan, irailaren 5erako (igandea) txandak osatzeko zozketa egin da, emaitza honekin:

1. TXANDA: Bermeo Urdaibai-Avia-Enagas-Echebastar / Go Fit Hondarribia / Zierbena Bahías de Bizkaia / Donostiarra-Amenabar.

2. TXANDA: Club Remo Ares / Orio Orialki / Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado / Cabo

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu