Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2021eko Donostiako Estropadak: INSALUS eta Donostia San Sebastián Festak-en arteko lankidetza

kartela

Asteazkena, 2021(e)ko Iraila(r)en 01-(e)an

INSALUS-EK ETA DONOSTIA/SAN SEBASTIAN FESTAK-EK Kontxako Bandera 2021ean soilik ura kontsumitzera gonbidatzen dituzte estropadetako zaleak

Donostia/San Sebastián Festakek, Aguas INSALUSekin lankidetzan, irailaren 5eko eta 12ko igandeetan Kontxako Banderara bertaratzeko sarrera eskuratu duten pertsonetako bakoitzari litro erdiko botila bat ur emango die kirol ekitaldia garatu bitartean kontsumitzeko.

Horrela, estropadak ikustera hurbiltzen direnak soilik esparrurako sarrerarekin bertaratzera gonbidatu nahi dira, edaririk edo janaririk ekarri gabe, sarreren atzealdean adierazten denez gero debekatuta baitago esparruaren barruan halakoak kontsumitzea, orain bizi dugun egoera sanitarioa dela eta. Hala, soilik ura kontsumitzen utziko da.

Antolatzaileek edukiontziak ipiniko dituzte irteerako guneetan ontziak biltzeko, haiek birziklatuta berriro erabili ahal izateko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu