Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zer egin Donostian abuztuaren 30etik irailaren 5era

Aaron Lee Antzoki Zaharrean irailaren 2tik 5era

Astelehena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 30-(e)an

Hona hemen Donostia Kulturak datozen egunetarako prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, dantza, musika, Abuztua Donostian, festek antolatutako iraileko hainbat ekitaldi, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 30etik irailaren 5era.

ANTZERKIA ETA DANTZA

Bi antzezlan helduentzat gure antzokietan, baina baita kale antzerki zein dantza emanaldi batzuk.

Asteazkenetik igandera, irailaren 1etik 5era, Capullas? El musical estreinatuko du No es No-k Victoria Eugenia Antzokian. 30 urte inguruko bost emakumeren bizitza eta nortasuna jorratzen ditu antzerki musikala da.

Ostegunetik igandera arte Antzoki Zaharrean Aaron Leeren bizitzan oinarritutako Yo soy el que soy antzezlana. Madrilen jaioa, Aaron familia tradizional eta erlijioso batean hazi zen. Lau urterekin biolina jotzeari ekin zion harik eta ihes egin behar izan zuen arte, gurasoek homosexuala zela jakindakoan.

Antzerkia kalean izeneko programa bueltan da abuztuko geldialdiaren ondoren; hots, kaleko antzerki eta dantza saioak:

Hilaren 1ean Circo Chosco izango da Larrotxenen.

Hilaren 2an Rojo Telón Antiguoko pilotalekuan eta Trapu Zaharra Egiako Blas de Otero plazan.

Hilaren 3an eta 4an hiru dantza emanaldi, guztiak Blas de Otero plazan: Dantzaz Konpainia, Chey Jurado & Akira Yoshida eta LaRutan.

MUSIKA

Bi izango dira aste honetan Dkluba zirkuituko kontzertuak, eta biak irailaren 4an, larunbatean: Matilda arituko da Bataplanen eta Tatxers + TOC Dabadaban.

ABUZTUAREN 31KO OROITZAPEN EKITALDIAK
Donostia Festak-ek prestatutako Abuztua Donostian egitaraua bihar, hilak 31 amaituko da. Amaiera 1813ko abuztuaren 31 gogoratzeko hainbat ekitaldirekin izango da: bi hitzaldi (Importancia de la calle de la Trinidad, J.J. Pí Chevrot; Aquel verano de 1813. El asedio de San Sebastián, J.M. Leclercq Sáiz) eta kontzertu bat San Bizente elizan.

ESTROPADAK

Irailaren 1ean eta 2an jokatuko dira sailkatze estropadak eta irailaren 5ean, igandean, banderaren lehen eguna ikusteko parada izango dugu.

ERAKUSKETAK

San Telmo Museoan eta Okendo, Ernest Lluch, Tomasene zein Aiete kultur etxeetan erakusketak izan ditugu (eta ditugu oraindik) ikusgai abuztuan zehar. Iraileko lehen egunetan gainerako kultur etxeak ere zabalduko dira: Egia, Larrotxene, Loiola eta Lugaritz.

Aurreko astean esan bezala, hona hemen datozen egunetan amaituko diren erakusketak:


ETA GAINERA...

Gipuzkoa plazan Liburu zahar eta okasiozkoen azoka zabalik duzu egunero irailaren 12ra arte. Goiz eta arratsaldez.

Iñaki Garridok Elkano nabigatzailearen abizena eta armarria izeneko hitzaldia emango du San Telmon igandean, hilak 5.

Haurrentzako emanaldiak ere baditugu: lau film Aiete Kultur Etxean eta Victoria eta lehen mundu bira ipuin ikuskizuna larunbatean, hilak 4, San Telmon.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu