Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ernea Maneros Zabalaren eta Xabier Erkiziaren lanak ikusteko azken egunak

Asteazkena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 25-(e)an

Abenduaren 31n, asteartea, izango da azken eguna Erlea Maneros Zabalaren Norusta eta Xabier Erkiziaren Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak ikusteko.

Norusta Maneros Zabalak Museo Bikoitza programarako egindako esku-hartzea da. Bertan ondoan jartze bat proposatzen du, bere paisaia biografikoaren eta museoko testuinguruaren artean; horrela, espazio-denbora harreman deszentratu bat markatzen du, ibilbide pertsonaletik beretik sortuta. Erakusketa iraunkorrean zehar txertatuta ikus daitezke bigarren kapitulu honetako piezak. Museorako sarrerarekin ikus daiteke.

Xabier Erkiziaren soinu instalazioa Musika Hamabostaldiak San Telmori egindako dohaintza da eta ekitaldi aretoan dago ikusgai. Bertan ibaiei buruz hausnartzen du Urumea ardatz hartuta. Sarrera doakoa da.

Hilaren 27an Historiaren Etxeko azken jarduera

Abuztua amaitzearkin batera bukatuko dira Historiaren Etxeko haurrentzako jarduerak ere, hilaren 27an izango da azkena. Udan zehar programazio honen bidez familiek mendia era ludikoan ezagutzeko aukera izan dute.

Edonola ere, Historiaren Etxeko erakusketa, Donostiari begira, irailaren 11ra arte egongo da ikusgai.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu