Astelehena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 23-(e)an
Abuztuko azken txanpan sartu beharko dugu derrigorrean. Hona hemen Donostia Kulturak prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, dantza, musika, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 23tik 29ra.
ANTZERKIA
Bi antzezlan helduentzat astean zehar.
Ostegunetik igandera, 26tik 29ra, Juntos komedia izango dugu berriro Victoria Eugenia Antzokian iluntzeko 20:00etan. Kiti Mánver, Marta Velilla, Gorka Otxoa eta Inés Sánchez taula gainera igoko dira "normaltasuna" auzitan jartzera, baita "familia" deritzogun mundu berezi horretan sakontzera ere.
Ostegunetik igandera ere baina Antzoki Zaharrean, Morfeo Teatroko kideak izango ditugu Cómicos, a donde el viento nos lleve antzezlanarekin. Lau funtzio 20:00etatik aurrera. Komiko ibiltarien lanbideari omen egiten dion obran trufa-piezen errepertorio bildu dute, Urrezko Mendetik hasi eta gaur egun arte.
MUSIKA
Ostiralean amaituko da aurtengoz Musika Hamabostaldia, eta gaur, hilak 23, Metamorphosis Dance programatuta dago Victoria Eugenian iluntzeko 19:30etan. Elkarrizketa ilunak deritzon ikuskizuna moldatu sortu Iratxe Ansa eta Igor Bacovich dantzariek (zuzendaritza eta koreografia). Musikaz Francesco Tristano eta Liu Yiwei arduratu dira.
Beste bi emanaldi astean zehar San Telmo Museoan, biak Ganbera musikaren ziklokoak dira eta 19:30etan hasiko dira: bihar, hilak 24, Isabel Villanueva eta François Dumont arituko dira; ostegunean, hilak 26, Cuarteto Seikilos.
ABUZTUA DONOSTIAN
Donostia Festak-ek Abuztua Donostian egitaraua prestatu du hilabetean zehar. Webgunean bertan egunez eguneko zein atalka kontsultatu dezakezue programazioa.
ERAKUSKETAK
San Telmo Museoan eta Okendo, Ernest Lluch, Tomasene zein Aiete kultur etxeetan erakusketak izan ditugu (eta ditugu) abuztuan zehar.
Horietako batzuk amaierara arrimatzen ari dira eta komeni da aipatzea:
ETA GAINERA...
Gipuzkoa plazan Liburu zahar eta okasiozkoen azoka zabalduko da hilaren 27an, eta irailaren 12ra arte egongo da egunero zabalik.
San Telmo Museoan Juan Cires-ek Dansu, dansu, dansu bookjockey saioa du larunbatean, hilak 28.
Haurrentzako emanaldiak ere baditugu. Besteak beste, Liburu Baby Kluba programaren baitan gaur, astelehenan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera bideo-sorta berria; hiru pelikula Aieten; Zeu irakurle, gu kontalari programaren azken saioa Urgulleko Liburutegian; era berean, azken saioa du familientzat prestatutako Urgull ezagutu mendi ibilbideak egitarauak.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa