Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Xabier Mendizabal-ek eta Ramón Mugika-k (Zubi Musu Elkartea) marmitakorik onena prestatu dute 2021eko Abuztua Donostian

Irabazleen argazkia

Osteguna, 2021(e)ko Abuztua(r)en 19-(e)an

Donostia San Sebastián Festak-ek antolatuta eta Gaztelubide Elkartearen, BM Supermerkatuak-en eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, gaur arratsaldean, Kursaaleko Zurriola terrazan, 2021eko Abuztua Donostian marmitako-lehiaketaren beste edizio bat ospatu da, Guztira, 17 bikotek hartu dute parte.

Onintza Mokoroa, Maider Laduche, Jon Tadeo eta Rebeka Barainka (Gastronomika Elkarteko kideak), Julio Escalante (Beasaingo Odolkiaren kofradia), Iñaki Almandoz (Idiazabalgo gaztaren kofradia), Luis Sukia (Kantabriar Antxoaren kofradia), Jose Manuel Garmendia (Gastronomia kofradien koordinatzailea), Miguel Ángel Zamorano (BM Supermerkatuak) eta Elena Arzak-ek (Arzak jatetxea) osatutako epaimahaiak erabaki du marmitakorik onena Xabier Mendizabal eta Ramón Mugikarena (Zubi Musu Elkartea) izan dela.

Lehenengo hiru sailkatuak honako hauek izan dira:

1. Xabier Mendizabal eta Ramón Mugika (Zubi Musu Elkartea, Donostia / San Sebastián).

2. Eli Artola eta Eli Murgiondo ("Armurgi", Donostia/San Sebastián)

3. José Barreiro eta Lourdes Saigo (Beti Lagunak, Irun).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu