Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kultur etxeetako iraileko programazioa bihar, hilak 19, jarriko da salgai

Calonge

Asteazkena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 18-(e)an

Donostia Kulturak salgai jarriko ditu bihar, abuztuak 19, irailean eta urriko lehenengo egunetan Egiako Gazteszenan eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango diren ikuskizunak: antzezlan  eta dantza ikuskizun bana eta bi kontzertu.

Irailaren 11n Igor Calongeren Cielo RasO konpainiak HâMAÏKÁ dantza ikuskizuna estreinatuko du Gazteszenan. Irailaren 18an El Twanguerok kontzertua eskainiko du Intxaurrondon. Aurretik Big Bob Railroad taldeak joko du eszenatoki berean. Kontzertuaren harrira masterclass bat antolatu da El Twanguerorekin, bietara joateko abonamendua erosteko aukera emango da. Hilaren bukaeran, 30ean, Maite Larburuk  bigarren bakarkako diskoa aurkeztuko du, kRak, Gazteszenan. Kontzertu hau urriaren 1etik 3ra Axut!ek eszenatoki berean aurkeztuko duen Amua lanarekin lotuko da abonamendu baten bidez ere.

Sarrerak bihar, abuztuak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (egunero 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00)eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu