Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Kontsumitu kultura" argazki-erakusketa Bulebarrean irailaren 12ra arte

Erakusketa Bulebarrean

Ostirala, 2021(e)ko Abuztua(r)en 06-(e)an

Gaur goizean "Kontsumitu Kultura" erakusketa aurkeztu da. Erakusketa abuztuaren 6tik irailaren 12ra egongo da Bulebarrean.

 

Donostiako Udalak, Donostia Festak-en bidez, "Kontsumitu Kultura" argazki-erakusketajarri du abian. Erakusketa hau hiriak kulturaren alde egiten duen apustuaren eredu da, eta gozamenetik eta ikaskuntzatik hura kontsumitzen jarraitzeko gonbita egiten die donostiarrei.

Guztira, 13 panelek hainbat argazki erakutsiko dituzte, honako sentimenduak azaltzeko helburuarekin: Donostiarrengan danborradak eragiten duen emozioa eta kidetasun-sentimendua, Jazzaldiak bertakoei eta kanpotarrei helarazten dien inspirazioa, literaturaren bidez Literaktumek eskaintzen digun askapena, San Telmoko erakusketek ekartzen dizkiguten eta aurkitzeko ditugun munduak edo San Tomaseko feriak gure sustraiei eta historia kolektiboari eusteko gogorarazten digun nortasuna.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu