Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zer egin Donostian abuztuaren 9tik 15era

Bost minutun, Txalo Produkzioak

Astelehena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 09-(e)an

Abuztuko bigarren astean sartu gara, eta albiste honetan jaso dugu Donostia Kulturak prestatu duen kultur egitaraua: antzerkia, musika, zinema, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Lotura guztiak filtro honetan.

ANTZERKIA

Hiru antzezlan izango ditugu astean zehar, horietako bat euskaraz: Rámper, vida y muerte de un payaso taularatuko du Cancamisa Teatrok astelehenetik asteazkenera Antzoki Zaharrean. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Espainiako pailazorik famatuena izan zenaren omenezko antzezlanaren egilea Imanol Ituiño da.

Asteazkenetik igandera, 11tik 15era, Una noche con ella ikuskizunarekin dator Victoria Eugenia Antzokira Loles León. Bost funtzio egingo ditu. Bi dantzari/aktore gazterekin eta zuzeneko bi musikarirekin batera, Lolesek arima biluztu eta ahoan bilorik gabe hitz egiten digu taula gainetik.

Ostegunetik igandera, berriz, Antzoki Zaharrean egongo da Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia bikotea. Txalo Produkzioak-ek ekoiztu du euskaraz estreinatuko den Bost minutun ikuskizuna, amatasuna eta aitatasuna lantzen dituen komedia.

MUSIKA

Lehenik eta behin Musika Hamabostaldia aipatu behar dugu: bihar, hilak 10, Antzinako musika zikloan, Forma Antiqva boskotearen emanaldia iluntzeko 19:30etan San Telmo Museoan. 12an, ostegunean, Ganbera musikaren zikloak hitzordua du museoan bertan: Carmen Artaza (mezzosopranoa), Frederic Jost (baxua) eta Hilko Dumno (pianoa).

Bihar, asteartea, Haurren Hamabostaldia programaren baitan Hirira ikuskizuna estreinatuko dute Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:00etan.

Dkluba zirkuituak kontzertu bakarra du aste honetan, kasu honetan Dabadaban: larunbatean, hilak 14, Danel + Muni ZZ (rap, dancehall, r&b, dembow) izango ditugu Mundaizko tranpaldoan. Pase honetarako sarrerak agortuta daude. 15ean beste kontzertu bat iragarri du aretoak.

ETA GAINERA...

Nosferatuk urtean zehar Buñueli eskainitako zikloan, Tabakaleran ostiralean zinemagilearen La Fièvre monte à El Pao (1959) proiektatuko da. Jatorrizko bertsioa frantsesez, azpitituluak euskaraz.

Gehiago ere bada: Donostiako Festak-en eskutik Abuztua Donostian, eta webgunean bertan egunez eguneko zein atalka kontsultatu dezakezue programazioa; San Telmo Museoan eta Okendo, Ernest Lluch, Tomasene eta Aiete kultur etxeetan erakusketak ditugu, haurrentzako emanaldiak Urgull eta Aieten...

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu