Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bost pelikula abuztuan Luis Buñueli eskainitako zikloan

The Young One

Astelehena, 2021(e)ko Abuztua(r)en 02-(e)an

Luis Buñuel zuzendariari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du abuztuan zehar eta ikusleek bost film ikusteko aukera izango dute. Horietako bi Aragoiko zinegilearenak izango dira eta beste hiru bere zinemarekin lotura izan zuten bi zuzendariarenak, Dušan Makavejev eta Elaine Mayrenak, hain zuzen ere. Nosferatu zikloa Tabakalerako zinema-aretoan proiektatzen da eta saio guztiak 19:00etan hasiko dira. Irailean ez da ezer programatuko eta urriaren 6an bueltatuko da berriro.

Ondoren abuztuan programatutako pelikulak:

Hilaren 7an, Sweet Movie (1974), Dušan Makavejev zuzendariarena. Jatorrizko bertsioa,  azpitituluak euskaraz eta ingelesez.

Hilaren 13an, La Fièvre monte à El Pao (1959). Jatorrizko bertsioa frantsesez, azpitituluak euskaraz.

Abuztuaren 19an, Corazón verde (A New Leaf, 1971), Elaine May zuzendariarena. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

20an, berriz, The Young One (1960). Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak euskaraz.

Amaitzeko, hilaren 21ean El rompecorazones (The Heartbreak Kid, 1972), Elaine May zinemagilearena. Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrerak salgai daude Tabakalerako kanaletan. Leihatila saioa baino ordu erdi lehenago irekitzen da. Aldez aurretik, Tabakalerako Info Puntuan eta online (sarrerak.tabakalera.eus gunean) eros daitezke. 

Beti bezala, emanaldiak COVID-19aren ondorioz indarrean dauden arauetara egokituak izango dira, bertaratutakoei ahalik eta segurtasun zein erosotasun handiena eskaintzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu