Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Pedro Rodríguezen Donostiako joskintza etxeari eginiko omenaldia

Una muchachita de Valladolid. Pedro Rodríguezen diseinua

Astelehena, 2021(e)ko Uztaila(r)en 12-(e)an

Uztailaren 23tik irailaren 21era, Okendo Kultur Etxeak Frantzia pasealekua 2. zenbakia. Pedro Rodríguez moda-erakusketa hartuko du, Espainiako goi-mailako joskintzaren diseinatzaile handienetako baten Donostiako joskintza-etxeari egindako omenaldia.

Pedro Usabiaga moda- eta zinema-argazkilari eta moda-bildumagile handiak egin ditu komisario-lanak eta hona hemen erakusketari ekarpenak egin dizkiotenak: López-Trabado Bilduma (Lydia García), Carlos Milla Mínguez (moda-sortzaile espezializatua eta moda-bildumagilea) eta Jesús Velarde Florencio (moda-bildumagilea eta -diseinatzailea); era berean, Vergarajauregui Satrustegui familiaren eta Asunta Larrinagaren lagapenak eta Rodríguez familiaren (Marta Rodríguez) ekarpen berezia. Erakusketarako, Usabiagak Isabel Zapardiez diseinatzailearen lankidetza izan du, halaber.

Erakusketaren aurkezpena: hitzaldia eta bisita gidatuak

Uztailaren 23an, eguerdiko 11:30ean, erakusketaren aurkezpena egingo da soilik komunikabideentzat. Bertan egongo dira Pedro Usabiaga, Lydia García, Carlos Milla Mínguez eta Jesús Velarde Florencio. Bi egun lehenago bidaliko diegu komunikabideei deialdia.

Arratsaldeko 18:30ean hitzaldia egingo da. Goian aipatutakoez gain, Isabel Zapardiez ere bertan egongo da. Sarbidea doakoa eta librea izango da edukiera bete arte.

Arratsaldeko ekitaldi honen ondoren, bi bisita gidatu egongo dira, 19:30etan eta 20:00etan. Edukiera mugatua da (10 lagun). Derrigorrezkoa izango da izena ematea telefonoz edo posta elektronikoz: 943290672 / okendokulturetxea@donostia.eus. Izen-emate ordena mantendu egingo da. Uztailaren 23ko eguneratzea: bisitarako plazak agortu egin dira.

Komunikabideen aurkezpenean eta bisita gidatuak daudenean, aretoa itxita egongo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu