Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Rafael Berrioren omenezko "Rafa in memoriam" kontzertua emango du ETB1ek uztailaren 10ean

Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak

Asteartea, 2021(e)ko Uztaila(r)en 06-(e)an

2020ko martxoaren 31n hil zen Rafael Berrio musikari donostiarra. Haren omenez ziklo bat antolatu zuen lagun talde batek Donostia Kulturarekin batera. Jarduera nagusiak Ernest Lluch Kultur Etxean egin ziren, erakusketa bat barne, eta itxiera Victoria Eugenia Antzokian izan zen 2021eko maiatzaren 19 eta 20an. Ez dira ahaztekoak ere lagunek Donostiako hainbat taberna eta gunetan antolatutako ekitaldiak.

Maiatzaren 19 eta 20an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian bi kontzertu egin ziren, Rafa in memoriam, Rafael Berrio zenaren omenez. Musikariaren hainbat kolaboratzailek hartu zuten parte: Joseba Irazoki, Pavlychenko, Virginia Pina, Abraham Bova, Julia Cristina, Amateur, Miren Iza, Rafa Rueda, Paúl San Martín, La Oreja de Van Gogh, Petti, Txetxo Bengoetxea, Sanchís y Jocano, Maite Arroitajauregi Mursego eta Karlos Osinaga Txap, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo. Joserra Senperenak ekoiztu zuen kontzertua eta horretarako banda bat sortu Joseba Irazoki, Fernando Neira eta Karlos Aranzegirekin batera.

Donostia Kultura arduratu zen produkzioaz, Sergio G. Cruzado izan zen koordinatzailea. Era berean, ondorengo hauek nabarmendu nahi ditugu:  Jose Maria Rosillo (grabazioa eta nahasketak), Edorta Subijana (proiekzioak), Josu Murgia (argiak), Matt Uhina (monitoreetako teknikaria), Ángel Pérez Mae (backliner-a), Aitor Gómez Cruzado eta Nacho Alejando (errejidoreak). Antolatzaileek omenaldia posible egin zuen eta parte hartu zuen oro eskertu nahi du.

Uztailaren 10ean, larunbata, gaueko 23:00etan ETB1ek kontzertu osoa eskainiko du. Hona hemen bi gau haietako laburpen moduko bat Rafa Ruedak Mis ayeres muertos kanta abesten duen bitartean.

Martxoaren 31tik maiatzaren 22ra Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak izeneko erakusketa izan genuen Ernest Lluch Kultur Etxean Estudio Lanzagorta, Gorostidi-Sistiaga Arquitectos, Harkaitz Cano, Angel Aldarondoren eta Donostia Kulturaren eskutik. Esan bezala, horren harira hainbat solasaldi eta kontzertu antolatu ziren kultur etxean bertan.

Beste bideo labur bat prestatu dugu ziklo horren berri amaiera moduan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu