Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalik

 XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

Astelehena, 2021(e)ko Uztaila(r)en 05-(e)an

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 5ean abiatu eta irailaren 17an amaituko da. Bi sari emango dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Proiektu irabazleak 2.500 € jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.000 € (gordinak eta zergak barne) jasoko ditu. Gainera, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Errealitate hori ikusita, alor horretan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen lehen helburua.

Bestalde, kulturaren balio katearen barruan (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) orokorrean sorkuntza eta ekoizpenak dira kultur erakundeetan gutxien jorratzen diren arloak. Gauzak honela, kultur balio katearen ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburua.

Kontuan hartzekoa da era berean, aurrekoetan bezala, orain aurkezten dugun hamabigarren deialdi honen xedea ez dela sari soila, koprodukzioa baizik. Izan ere, aukeratutako bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, deialdi honetan landutako obren estreinaldia egingo da hurrengo Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan. Hain zuzen ere aukeratutako bi antzezlanetako bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu hiriko hainbat tabernatan.

2011n jarri genuen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamaika deialdietan, 79tik gora proiektu aurkeztu dira.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

Informazio gehiago beheko loturetan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu