Asteartea, 2021(e)ko Abuztua(r)en 31-(e)an
Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu zuen uztailaren hasieran. 508 ikastaro (480 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2021eko irailaren 6an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 26an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da. Ikastaroen berri ematen duen egunkaria irailaren 2tik aurrera paperean egongo da eskuragai gure zentroetan.
Eskaintza pdf formatuan daukagu kontsultatzeko moduan eta www.donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ematen da bakoitzaren berri. Goian esan bezala, paperean irailaren 2tik aurrera gure guneetan.
Hona pdf loturak:
• 2021-2022: Ikastaro eskaintza (pdf)
• 2021-2022: Egile ikastaro eskaintza (pdf)
Puntu aipagarrienak
2021-2022 kanpainan COVID-19ak eragindako egoerari eskaintza egokitzearekin, eduki beharreko kontuarekin eta Donostia Kulturak hiritarrentzat antolatzen dituen jardueretan izan beharreko erantzunkidetasunarekin lotutako erabakiak hartu dira.
Osasun-adierazleen hobekuntzak eta gaur egungo txertaketa-erritmo onak baikorrak izatera garamatza, eta aurreko ikasturtean osasun-krisiaren ondorioz mugatu ziren ikastaro eta talde eskaintzaren zabaltasuna berreskuratzen joateko aukera dugu.
Ikastaroen iraupenari dagokionez, kanpaina honen ezaugarri nagusia da ikastaro orokorretan lau hileko eta ikasturteko osoko eskola-aldiak berreskuratuko direla, 2020-21 ikasturtean hiruhilekoak edo trinkoak izan baitziren.
Era berean, osasun-arauekin uztartzeko zailtasunagatik iazko eskaintzatik kendu behar izan ziren zenbait ikastaroen itzulera azpimarratu nahi da. Ikasturteko bigarren lauhilekoan egingo dira, 2022ko otsailetik ekainera, beti ere osasun baldintzek ahalbidetzen badituzte. Horien artean, Ernest Lluch K.E-ak antolatutako Ardo dastaketa eta Italiako sukaldaritza ikastaroak.
Nolanahi ere, programazioaren diseinuan eta antolaketan kontuan hartu dira unean uneko edukiera-mugak, osasun agintariek eta Donostia Kulturak ezarritako segurtasun- eta higiene-arauen arabera . Edukiera horiek zorrotz errespetatuko dira eta ikasleei gogoraraziko zaizkie COVID-19 gaixotasuna hedatzea saihesteko higiene eta segurtasun neurriak.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa