Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Bidaiarik luzeena", munduko lehen itzulia ospatzeko erakusketa handia, San Telmo Museora iritsi da

Ostirala, 2021(e)ko Ekaina(r)en 25-(e)an

Gaur aurkeztu dugu museoan Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira erausketa. Bihar, ekainak 26, zabalduko dugu publiko orokorrarentzako (gaur 14:00etatik 20:00etara museoko bazkideentzako egongo da zabalik) eta urriaren 24ra arte egongo da ikusgai. Jarduera programazio zabala eta hiru argitalpenek osatuko dute erakusketa.

Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira Accion Cultural Españolak (AC/E) eta Kultura eta Kirol Ministerioak antolatutako erakusketa da, Magallaes eta Elkanoren lehen zirkumnabigazioaren V. mendeurrena dela eta. 2019ko irailean erakusketaren lehen edizioa inauguratu zen Sevillako Indietako Artxibo Nagusian. Egun horietan bostehun urte bete ziren Magallaesen armada Sevillatik abiatu zenetik, eta orduan ospatu ziren prestaketen arrakasta ekintzailea eta bidaia historiko honen hasiera. Orain, 2021eko udan, Bidaiarik luzeena San Telmo Museora iritsi da, eta esan daiteke erakusketa, jatorrizko piezen eta dokumentuen hautaketa eta egitura errepikaezina mantentzen dituena, berbera dela, baina aldi berean aldatu egin dela, eta, bere diskurtsoari leial izanik, eraldatu egin dela, lehen mundu birako beste une garrantzitsu batekin bat egiten duelako.

Orain dela bostehun urte, Juan Sebastian Elkano Victoria itsasontziko kapitain izendatu zuten tripulatzaileek; Moluka uharteetarako bidea hartu eta bidaia hau esplorazioaren historian funtsezkoa bihurtuko zuena gertatzen hasi zen: Elkano eta Victoria itsasontziko gizonak mendebaldetik itzultzea, eta munduari lehen bira ematea. Beraz, Gipuzkoako marinelaren garaia da, bere nabigatzaile irudia zabaltzekoa eta Indiako ozeanoan zehar egindako itzulera luzearen balentria nautikoa ezagutzera ematekoa. Erakusketak hori azpimarratu nahi du, eta hori egiteko modurik onena Getariako nabigatzailearen artxibo pertsonaleko dokumentu baliotsuak, Laurgaingo Dorrean (Aia, Gipuzkoa) berriki aurkitutakoak, gehitzea da.

Jarduerak eta bisita gidatuak

Museoak erakusketarekin lotutako hainbat hitzaldi eta jarduera antolatu ditu erakusketan ikuspegi ezberdinetatik sakontzea ahalbidetuko dutenak.
Bestalde, erakusketa ezautzeko bisita gidatu programazio eskaintza izango da. Bisita gidatuak doakoak izango dira (museorako sarrera eskuratuta), baina bisitarako lekua aurrez erreserbatu behar da webgunearen bidez uztailaren 1etik aurrera.

Bisita gidatuak uztailaren 3tik aurrera eskainiko dira:

  • Astearteetan: 10:30 (cas) + 18:00 (eus)
  • Larunbatetan: 10:30 (eus) + 18:00 (cas)

Argitalpenak

Lehen mundu biran murgiltzeko hiru argitalpen egongo dira eskuragarri museoan:

Erakusketa Euskal Itsas Museoan

San Telmo Museoko erakusketaz gain, ekainaren 25ean Euskal Itsas Museoan 24H-Egun bat Victoria ontzian erakusketa zabaldu da. Erakusketa honek Victoria ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas-bidaian murgilduko ditu bisitariak. Giropenak eta eraikinak berak Victorian, bidairik luzeena egin zuen ontzi bakarrean, itsasoratzera eta bertan egun eta gau bat bizitzera eramango ditu bisitariak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu