Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

46. Liburu Azoka ekainaren 25etik uztailaren 4ra Donostian

Donostiako 46. Liburu Azoka

Ostirala, 2021(e)ko Ekaina(r)en 25-(e)an

Gaur, ekainak 25, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan zabaldu da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 4 arte. Azokaren ordutegia: goizez, 11:00-14:00; eta arratsaldez, 17:00-21:00. Ordutegia aldatzeko eskumena Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen esku dago.

Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan hainbat ekitaldi egongo dira (liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak):

Ekainak 28, astelehena, 11:00. Maillot rojo, Miguel Usabiaga. Ediciones Irreverentes. Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoa (San Jeronimo).

Ekainak 29, asteartea, 12:00. Requiem y marmitako, Amelia Serraller, Felix Marañak lagunduta. Editorial Facta. Mandasko Dukearen aretoa (Konstituzio plaza).

Ekainak 30, asteazkena, 11:00. Udaberria sutan, Joxemari Iturralde. Pamiela argitaletxea. Mandasko Dukearen aretoa (Konstituzio plaza).

Uztailak 1, osteguna, 19:00. Chamusquina (Noelia Lorenzo) eta Sospechosos (Juan Infante). Erein argitaletxea. Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoa (San Jeronimo).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu