Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Musikeneko Jazz Master ikasleen kontzertuak Victoria Eugenia Cluben

Kike Arza

Osteguna, 2021(e)ko Ekaina(r)en 24-(e)an

Musikenek Jazz Masterreko ikasleen master amaierako lanak aurkeztuko ditu ekainaren 28an eta 29an Victoria Eugenia Cluben. Aretora sartzeko gonbidapenak Victoria Eugenia antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira kontzertuaren egun berean, arratsaldeko 15:30etik aurrera (2 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko).

Kontzertu hauetan eskarmentu profesional nabarmena duten jazz-interprete gazteen musika-proiektuak ezagutuko ditugu.

Ekainaren 28an hiru emanaldi egongo dira:

1.- Javier Alcántara Group arratsaldeko 16:00etan.

2.- 18:00etan Carlos Sagaste Project.

3.- Azkenik, iluntzeko 20:00etan, Puerling Meets Shakespeare - Andoni Arcilla Group.

Beste hainbeste kontzertu ikusteko parada izango dugu ekainaren 29an:

1.- Arratsaldeko 16:00etan Kike Arza 4et abiatuko da.

2. 18:00etan, berriz, Daniel Lizarraga Quartet-en txanda izango da.

3.- Azken emanaldia 20:00etan hasiko da: Bittor Meabe Project.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu