Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturaren udako arte eszenikoetako ikuskizunak salgai ekainaren 25ean

Donostia Kultura: 2021eko udako ikuskizunak

Asteazkena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 23-(e)an

Donostia Kulturak antzerki, dantza eta musika egitarau zabala antolatu du udarako: 19 ikuskizun guztira (13 antzezlan, 3 dantza ikuskari eta 3 musika ikuskizun). Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean izango dira.

Sarrerak ostiralean, ekainak 25, goizeko 11:30ean, jarriko dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.

Ekaina hasieran egindako aurrerapenean, bost ikuskizun jarri genituen salgai: La mujer de negro (uztailaren 1etik 4ra Antzoki Zaharrean); Jorge Javier Vázquez-en Desmontando a Séneca antzezlana (uztailaren 9tik 11ra Victoria Eugenian); Bilintxen Menda bertso ikuskizuna (uztailaren 10ean Antzoki Zaharrean); Euskal Herriko Orkestra (Victoria Eugenian uztailaren 27an); eta Malandain Ballet Biarritzen La pastorale (Victoria Eugenian uztailaren 29tik abuztuaren 1era).

Horietaz gain ezin da ahaztu uztailaren 21etik 25era gure hiriko hainbat gunetan egingo den Donostiako Jazzaldia.

Hona hemen gaur aurkeztu eta ekainaren 25ean salgai jarriko direnak.

Antzerkia

1.- Abuztuaren 5etik 8ra, Utzi zure mezua seinalearen ondoren / Deja tu mensaje después de la señal. Tanttaka-ren antzezlana Antzoki Zaharrean egunero 20:00etan. Abuztuaren 5ean eta 6an euskaraz, hilaren 7an eta 8an gaztelaniaz. Sarrerak 20 eta 15 eurotan.

2.- Abuztuaren 9tik 11ra, Rámper, vida y muerte de un payaso. Cancamisa Teatroren antzezlana Antzoki Zaharrean egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 20 eta 15 eurotan.

3.- Abuztuaren 11tik 15era, Una noche con ella. Loles León Victoria Eugenian egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 28, 24 eta 20 eurotan.

4.- Abuztuaren 12tik 15era Bost minutun. Txalo Producciones-en estreinaldia Antzoki Zaharrean egunero iluntzeko 20:00etan. Euskaraz. Sarrerak 20 eta 15 eurotan.

5.- Abuztuaren 17tik 22ra Por comentarlo. Óscar Terol-en ikuskizuna Antzoki Zaharrean egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 20 eta 15 eurotan.

6.- Abuztuaren 18tik 22ra Por los pelos. L'Om Imprebís-en antzezlana Victoria Eugenian egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 28, 24 eta 20 eurotan.

7.- Abuztuaren 26tik 29ra Juntos. Kiti Mánver, Marta Velilla, Gorka Otxoa eta Inés Sanchez-en emanaldia Victoria Eugenian egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 28, 24 eta 20 eurotan.

8.- Abuztuaren 26tik 29ra Cómicos, adónde el viento nos lleve. Morfeo Teatro Antzoki Zaharrean egunero iluntzeko 20:00etan. Gaztelaniaz. Sarrerak 20 eta 15 eurotan.

9.- Irailaren 1etik 5era Capullas?, el musical. No es No-ren eskutik Victoria Eugenian egunero iluntzeko 20:00etan, irailaren 4an izan ezik (saio bikoitza, 19:00etan eta 22:00etan). Estreinaldia. Sarrerak 28, 24 eta 20 eurotan.

10.- Irailaren 1etik 5era Yo soy el que soy. Aaron Leeren autobiografian oinarritutako antzerki-ikuskizuna Antzoki Zaharrean egunero 20:00etan, irailaren 4an izan ezik (19:00etan eta 22:00etan, saio bikoitza). Estreinaldia. Sarrerak 25 eta 20 eurotan.

11.- Irailaren 10ean eta 11n Oymyakon: 101 gela. Khea Ziater-en antzezlan elebiduna Antzoki Zaharrean iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 25 eta 20 eurotan.

Musika

Hasieran aipatutakoez gain, irailaren 11n eta 12an La leyenda del beso zartzuela taularatuko du Sasibill-ek Victoria Eugenia Antzokian iluntzeko 19:00etan. Sarrerak 38, 25 eta 15 eurotan salgai.

Dantza

Bi dantza ikuskizun jarriko dira salgai ekainaren 25ean:

1.- Abuztuaren 6an Victoria Eugenian egingo den Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira. Kresala Dantza Taldeak eszenaratuko du iluntzeko 19:30etan eta sarrerak 18, 15 eta 10 eurotan jarriko dira salgai.

2.- Azkenik, abuztuaren 7an eta 8an, Hnuy Illa. Kukai Dantza eta Tanttakaren arteko ekoizpena, Joseba Sarrionandiaren poemarioan oinarritutakoa, Victoria Eugenian ikusteko aukera iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 20, 15 eta 10 eurotan salgai.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu