Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoak Jose Mari Zabalaren "Magia, materia eta beharra" aurkeztu du

Asteazkena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 16-(e)an

San Telmo Museoak Magia, materia eta beharra aurkezten du, 2021eko uztailaren 1etik aurrera museoko erakusketa iraunkorrean ikusgai jarriko dena eta Museo Bikoitza programaren parte dena. Lan bideografiko hau erakusketa iraunkorrean proiektatuko da, Industria, aldaketaren eragile atalean.

Museo Bikoitza, Asier Mendizabal artistaren proposamena, 2018an jarri zen abian. San Telmon egiten diren esku- hartze programa bat da, urteko aldizkakotasunarekin eta gonbidatutako artista baten eskutik. Bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa ahalbidetzea da helburua.

Lan horren emaitza urtebetez egongo da erakusketa-programaren barruan, eta azkenik museoaren arte-bildumari gehituko zaio, egungo une bakoitza San Telmoko bildumaren ondarera eta kontakizunera gehitzeko premia adieraziz, premia hori ordeztu gabe, betiere.

Jose Mari Zabalak Erlea Manerosen lekukoa hartu zuen iaz, eta hilabete hauetan museoaren ezagutzan sakondu eta bere proiektua garatu du, jarraian ekoizpena ere eginez. Uztailaren 1ean hasi eta 2022ko ekainaren 19ra bitarte Magia, materia eta beharra museoko erakusketa iraunkorrean proiektatuko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu