Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostiako udako kultur denboraldia

Donostiako udako kultur denboraldia: argazkia

Osteguna, 2021(e)ko Ekaina(r)en 10-(e)an

Donostiak udako kultur denboraldia irekiko du, eta eskaintza "aberatsa, zabala, anitza, irisgarria, publiko guztiarentzat, dinamikoa eta hurrengo hilabeteetako osasun egoera aldakorrera egokituta egongo da". Hala adierazi du gaur Eneko Goia alkateak, Donostiak datozen hiru hilabeteetan eskainiko duen kultur programazioaren aurkezpenean.

Alkatea, aldez aurretik, lan-bilera baten buru izan da Donostiako udaldiko aktore nagusiekin: Donostia Kultura, Jazzaldia, Hamabostaldia, Zinemaldia, Chillida Leku, Tabakalera, San Telmo Museoa, EHUko Uda Ikastaroak, Kutxa Kultur, Aquarium, Elizbarrutiko Museoa eta Kursaal. Horiek guztiek, eremu pribatuko beste sustatzaile batzuen eskaintzarekin batera, proposamen sorta handia osatuko dute. Eta proposamen horiek aukera kulturalez betetako uda aurkezten dute donostiarrentzat zein bisitarientzat, eta hiria hainbat diziplinatako agertoki bihurtuko dute.

Bostehun jardueratik gora osatuko duten programazioa, hain zuzen ere, lehengo astean HONDALEA jendaurrean aurkeztuta hasi eta irailaren amaiera arte, Zinemaldia arte, luzatuko diren jarduerak. Hiruhileko bat izango da, ohiko jai hitzorduekin, irismeneko erakusketekin, kaleko antzerki jarduerarekin, kontzertuekin, jai jarduerekin eta jarduera ludikoekin.

DONOSTIA KULTURAREN ESKAINTZA

San Telmo MuseoaBidaiarik luzeena, munduaren lehen itzuliaren oroitzapenezko erakusketa, ekainaren 26an iritsiko da San Telmo Museora. Erakusketa honek, munduaren lehen itzulia historia unibertsaleko gertaera garrantzitsu gisa kontatzeaz eta oroitzeaz gain, gizakiaren espiritu esploratzaileari eta ezezagunaren aurrean duen jarrerari egindako omenaldia ere bada.

Museoaren aldi baterako erakusketen eskaintza beste proposamen interesgarri batzuekin osatuko da uda honetan: Magia, materia eta beharra, Jose Mari Zabalaren lan bideografikoa Museo Bikoitza programaren barruan, eta Cristina Iglesiasen Hondalearen sorkuntza-prozesua erakusten duen erakusketa.

Bestalde, pandemiagatik itxitak egon ondoren, Urgull mendiko hiru zentroek ateak irekiko dituzte uda honetan: Historiaren Etxea ekainaren 18tik aurrera egongo da zabalik, Donostiara Begira erakusketan aldaketa batzuk eginda; eta aldiz, Natur Txokoak eta Liburutegiak uztailaren 1etik aurrera irekiko dituzte ateak.

Gainera, aurten hirurek umeentzako jardueren eskaintza berreskuratuko dute, beti ere egoerari egokitua: edukierak murriztu eta jarduera guztietan izena eman beharko da. Bakoitzak astean behin eskainiko ditu, euskaraz eta 5 urtetik gorako haurrentzat.

Donostiako Jazzaldia: Jaialdia uztailaren 21etik 25era izango da, eta doako zein ordainpeko 60 kontzertu izango ditu, hiriko 8 agertoki desberdinetan. Sarrerak eta abonuak atzo, ekainak 9, jarri ziren salgai.

Emakumezkoen ahotsen eta pianisten jaialdia izango da hau, eta musikari espainiar ugari izango ditu ere. Honetaz gain, familientzako Txikijazz sailak lau saio izango ditu, doakoak, Guuk Gunea terrazan eta Kutxa Kultur Tabakaleran.

Festak: Donostia Festak-ek kultura eta kirol jarduera programa bat prestatu du; ekainaren 24an hasiko da, San Vicente elizan emango den abesbatza-kontzertuarekin eta irailaren 12an amaituko da, Donostiako Estropaden bigarren egunarekin.

Formatu txikiko jarduerak izango dira, eta musika, kale-antzerkia, herri-kirolak, haurrentzako jarduerak eta zinema izango dira protagonistak. Era guztietako publikoarentzat programatutako kirol-proposamen ludikoetan ere parte hartu ahal izango da.

Zinemak eta antzerkiak auzoak bisitatuko dituzte abuztuan zehar eta, irailean, estropaden inguruan, eta euskarazko ekoizpenari lotutako kultura-programazioa izango dute. Gainera, Erraldoiak San Telmo Museoan egongo dira ikusgai abuztuan zehar.

Antzerkia kalean: Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bidez, Antzerkia Kalean 2021 antzerki-programa antolatzen du, ekainaren 11tik irailaren 10era. Guztira, 18 konpainiak hogeita bat ikuskizun aurkeztuko dituzte 25 emanalditan. Hauekin ikuskizuna, musika, umorea, zirkoa, jolasa eta kolorea izango dira gure hirian.

Haur eta familientzako proposamenak nagusi dira helduentzako dantza eta antzerki proposamenak biltzen dituen programan. Eta programa hau hainbat auzotan egingo da.

Udako antzerkia: Iaz agertokiak seguruak direla erakutsita, Udako Antzerkia 2021an itzuliko da, komedian oinarritutako programazioarekin, ikuskizun ezagunekin, eta artista eta izenburu entzutetsuekin.

Besteak beste, RamperYo soy el que soy, La mujer de negroPor los pelos antzezlanak, eta Loles León, Jorge Javier Váquez, Oscar Terol eta Gorka Otxoa bezalako aktoreen lanak ikusi ahal izango dira. Gainera, bi estreinaldi izango dira, hala nola 5 minututan eta Capullas antzezlanak.

Dkluba: Donostia Kulturako Dkluba zirkuituak kontzertuak antolatzen jarraituko du hiriko areto pribatutan. Hala, ekainetik irailera, hainbat emanaldi daude programatuta Bataplan, Dabadaba, Doka eta ¡Beclub! lokaletan... Besteak beste, Dupla, El Meister, Manolo Kabezabolo, Havoc taldeak entzun ahal izango dira.

Public diplomacy & cultural diplomacy: UPV/EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan, Donostia Kulturak Public diplomacy & cultural diplomacy ikastaroa eskainiko du. Bertan, euskal kultura-diplomazia publikoaren lau hamarkada aztertuko dira, eta kultura-diplomaziaren tipologien hurbilketa eskainiko da. Uztailaren 21etik 23ra izango da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu