Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Carlos Areces aktorea da protagonista 2021eko Beldurrezko Zinemaren Astearen kartelean

Carlos Areces

Astelehena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 07-(e)an

Aurten, Carlos Areces aktorea da protagonista urriaren 29tik azaroaren 5era izango dugun Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen kartel ofizialean. Posterrak omenaldi egiten dio La cabina film ertain legendarioari; José Luis Garcik idatzia eta Lasarteko zinemagile Antonio Mercerok 1972an zuzendua.

José Luis López Vázquezen larruan jartzen da Carlos Areces; pelikulako protagonistaren irudia, López Vázquez kabinan ikusten dena bertatik atera ezinik, inolako zalantzarik gabe, Espainiako fantasiazko generoaren historiak izan duen irudi ikoniko eta gogoratuenetako bat da.

La cabina, TVEk ekoiztua, 1972ko abenduaren 13an eman zen lehen aldiz, eta izugarrizko inpaktua sorrarazi zuen garaiko publikoarengan. Arrakasta handia lortu zuen nazioartean, mundu osoko telebistetan eman zuten, eta hainbat eta hainbat sari lortu zituen.

Argazkia Alberto Moragok egina da, eta making ofaren arduraduna izan da ere.

Kartelaren diseinua, azken urteetan bezala, Ytantos estudioak egin du.

CARLOS ARECES

Aktorea, musikaria eta marrazkilaria, Carlos Areces erreferentziazko antzezle, baita moldakorrenetako bat ere, bilakatu da azken urteetan Espainiako zineman eta telebistan. TVEko "La hora chanante" (2002-2006) kultuko programatik igaro ondoren, zineman hasi zen lanean zenbait pelikulatan: Spanish Movie (Javier Ruiz Caldera, 2009) eta Balada triste de trompeta (Álex de la Iglesia, 2010), besteren artean.

Azken hamarkadan Espainiako zinema zuzendari gailenetako batzuekin lan egin du pelikula hauetan: El gran Vázquez (Óscar Aibar, 2010), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno, 2012), Los amantes pasajeros (Pedro Almodóvar, 2013), Torrente 5: Operación Eurovegas (Santiago Segura, 2014), Mi gran noche (Álex de la Iglesia, 2015), Negociador (Borja Cobeaga, 2015), La reina de España (Fernando Trueba, 2016), Tiempo después (José Luis Cuerda, 2018), El inconveniente (Bernabé Rico, 2020) eta Orígenes secretos (David Galán, 2020), besteak beste.

Gainera, lanean jarraitu du telebistarako hainbat sailetan: "Muchachada Nui" (2007-2010), "Museo Coconut" (2010-2014), "Plutón BRB Nero" (2008-2009) eta "El pueblo" (2019-), besteak beste.

Bere marrazkiak eta istorioak ere argitaratu ditu, besteren artean El Jueves argitalpenean eta, Aníbal Gómezekin batera, bere karrera musikalarekin jarraitzen du Ojete Calor bikotean.

KARTELA

Argazkia eta making of muntaketa: Alberto Morago

Kabina muntaketa: Alberto Morago, Bea Durán

Jantziak: Nerea Torrijos

Makilajea eta ile-apainketa: Bea Durán

Argi laguntzailea: Andrea Carilla

Kamera making of: Carmen Morago

Abestia: Lo nuestro, Havoc (Subterfuge Records)

Diseinua: Ytantos

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu