Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturako udako programazioaren aurrerapen bat bihar salgai

La Pastorale, Malandain Ballet Biarritz

Osteguna, 2021(e)ko Ekaina(r)en 03-(e)an

Donostia Kulturak salgai jarriko ditu bihar, ekainak 4, uztailean izango diren bost ikuskizun: bi antzezlan, kontzertu bat, bertso emanaldi bat eta dantza ikuskizun bat). Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean aukeztuko dituzte lau ikuskariok. 

Uztailaren 1etik 4ra La mujer de negro taularatuko dute Jesús Cabrero eta Javier Oránek Antzoki Zaharrean. Uztailaren 9tik 11ra Jorge Javier Vázquezek Desmontando a Séneca antzezlana eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Uztailaren 10ean maiatzean estreinakoz eskaini zen Bilintxen Menda bertso ikuskizunaz gozatu ahal izango da Antzoki Zaharrean. Uztailaren 27an Euskal Herriko Orkestrak hartuko du lekukoa eta kontzertua emango du Victoria Eugenian, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean. Hilaren bukaeran, uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Malandain Ballet Biarritzek La pastorale eramango du opholtzara, Mozarten 6. sinfonian oinarritutako lana. 

Sarrerak bihar, ekainak 4, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia (egunero, 11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta Antzoki Zaharreko (astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30; emanaldi egunetan, 11:30-13:30 / 17:00-20:00) leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu