Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antzerkia Kalean ekainetik irailaren bukaerara arte

Asteazkena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 02-(e)an

Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, 2021eko Antzerkia Kalean programa prestatu du. Donostiako auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira Antzerkia Kalean egitarauaz goza nahi duen edonorentzat.

Aurten ere ikuskizuna, musika, umorea, zirkoa, jolasa, dantza eta kolorea ziurtatuta daude eta gure hiria hartuko dute gonbidatu ditugun konpainia ugariek ekainaren 11tik irailaren 10era.

Orotara 18 konpainia izango dira hurbilduko zaizkigunak eta horiek 25 emanaldi burutuko dituzte, 21 antzezlan izango direlarik. Jaialdi hau, bestalde, hiriko auzo hauetara iritsiko da: Aiete, Altza, Amara, Antiguo, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Igeldo, Loiola eta Martutene.

Ohiko legez, haur eta familiei zuzendutako proposamenak izango dira nagusi. Horretaz gain, ez da ahaztu behar ikusleak parte hartzaile bihurtu nahi direla eta proposamenak hortik abiatuko direla. Besteak beste, honako talde hauek parte hartuko dute:

Potxin eta Patxin, Sarini Zirko; Zirika Zirkus; Zirkozaurre; Tomaxen abenturak; Irrien Lagunak; Ameztu Produkzioak; Eidabe; Rouge Elea; Hortzmuga; Trotamundos; Rojo Telón; Circo Chosco; eta Gari, Montxo eta Joselontxo.

Bestalde, helduentzako ekitaldiak ere ez dira faltako eta horien artean dira Trapu Zaharra talde ezagunak eskainiko dizkigun emanaldiak. Euskaraz izango dira "Turistreatzen" Intxaurrondon eta "Mesede bat egitearren" Igeldon eta Altzan. Azken honen gaztelerazko bertsioa, "Por hacer hacer un favor", Loiolan eta Egian izango da.

Dantzak ere badu parada programazioan eta Egian izango dira ere Dantzaz konpainiaren "Basoa" eta Chei Jurado & Akira Yoshida bikotearen "Hito" emanaldiak.

Emanaldiez lasai gozatu ahal izateko unean uneko osasun neurriak beteko dira.

Informazio gehiago:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu