Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Korner, Kultura eta Futbola Festibala» ekainaren 1etik 5era

Korner 2021

Astelehena, 2021(e)ko Maiatza(r)en 24-(e)an

Hurbiltzen ari da Korner, Kultura eta Futbola festibala. Aurten Real Sociedad Fundazioak antolatuko du, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Albiste honetan Antzoki Zaharra eta Ernest Lluch Kultur Etxean izango ditugun emanaldiak bilduko ditugu. Parte-hartzaileen artean, Manuel Jabois, Lucia Taboada, Ander Izagirre, David Trueba, Karlos Arguiñano, Marta San Miguel, Iñaki Gabilondo, Raul Perez, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Getari Etxegarai, Roberto Lopez Ufarte, Bixio Gorriz eta Ernesto Valverde arituko dira.

Maiatzaren 24an, astelehena, goizeko 11:30etan jarriko dira denon eskuragai Antzoki Zaharreko ekitaldietarako gonbidapenak webgunean eta Donostia Kulturako leihatiletan (Antzoki Zaharrean goizez, 11:30-13:30; Victoria Eugenian goiz eta arratsaldez: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

Era berean, Ernest Lluchen ekainaren 3an egongo den ekitaldirako gonbidapenak (El otro lado, Ernesto Valverde & David Trueba) ere eskuratu daitezke gaurtik aurrera, hilak 24: amarakulturetxea@donostia.eus / 943481919. Valverde eta Truebaren arteko solasaldiak entrenatzailearen Beste aldea argazki-erakusketa zabalduko du.

Hauexek dira Antzoki Zaharreko ekitaldiak:

Ekainaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan Fever Pitch (1997) filma. Ondoren, iluntzeko 19:00etan Hooligans ilustrados.

Ekainaren 2an, iluntzeko 19:00etan, Ser de la Real mahai-ingurua.

Ekainaren 4an, iluntzeko 19:00etan, Monologolak. Sarrerak 12 euroren truke erosi beharko dira.

Gainerako emanaldiak eta informazio guztia Korner, Kultura & Futbola Festibalaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu