Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Mezu sekretuaren bila": Altza deskubritzeko jolasa

Astelehena, 2021(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an

Mezu sekretuaren bila pista eta frogaz beteriko Harria parkeko plano bat da. Bilatzaile ausart eta trebeek erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko. Pistak lortu ostean, mapan jarri beharko diren hitz batzuk lortzen dira, ezkutuko mezua deszifratzeko. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kulturaren artean (Casares Kultur Etxea) antolaturiko jolasa da.

Bakarka edo talde txikitan egiteko doako jarduera da.

San Martzial elizako artxiboetan 1620ko dokumentu misteriotsu bat aurkitu dute, non Juan Martínez de Arriagak, Arriaga Zar-en etxetik hurbil lurperatutako altxor bat aipatzen duen. Horrek hankaz gora jarri ditu Altzako bizilagun guztiak. Plano zahar bat da, Harria parkean eta inguruetan ezkutatuta dauden pistak eta gakoak dituena, eta hauek ebazten dituenari Arriagatarren ondareraino eramango duena.

Ausartu zaitez erronka gainditzen, Altzaren historia eta natura deskubritzen duzun bitartean.

Mapa webgunean eta Casares Kultur Etxean lortu daiteke.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu