Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Leonardo Padura Antzoki Zaharrean, maiatzaren 20an, Literaktum Topaketen baitan

Leonardo Padura

Asteartea, 2021(e)ko Maiatza(r)en 11-(e)an

Leonardo Padura, 2015eko Letren Asturiasko Printzesa sariduna, Antzoki Zaharrean izango da maiatzaren 20an, 19:00etan. Jarduera honek Literaktum Topaketak izeneko ekimena abiatuko du. Literaktum Jaialdiaren baitan sortutako programa berriari esker, urte osoan zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko literatur sortzaileen bisitak jasoko ditugu, euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten.

Como polvo en el viento azken eleberriaz mintzatzeko eta bere literatur ibilbideari erreparatzeko, Karmele Jaio idazlea izango du Padurak solaskide.

Hasera batean, Literaktum Topaketak Najat El Hachmiren eskutik abiatuko zirela iragarri bazen ere, Leonardo Padura izango da azkenik solasaldiei hasiera emango diena aipatu bezala, maiatzaren 20an Antzoki Zaharrean. Najat El Hachmi, Okendo Kultur Etxean izango da maiatzaren 27an.

Leonardo Padurak (Habana, 1955), bere obra osoagatik 2015ean Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso baino lehen, nazioarteko aintzatespena lortu zuen Mario Conde detektibea protagonista zuten polizia-eleberrien sailarekin: Pasado perfecto, Vientos de cuaresma, Máscaras, Paisaje de otoño, Adiós, Hemingway, La neblina del ayer, La cola del tiempo eta La transparencia de la serpiente. Horrez gain, La novela de mi vida, El hombre que amaba a los perros (Kritikaren Saria Kuban), Herejes (Nobela Historiko Zaragoza Hiria Saria), Aquello estaba deseando ocurrirRegreso a Itacaren nobelizazio gidoiaren eta Agua por todas partes (2019) lanen egilea da.

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970) kazetari eta idazlea da. Lan ugari idatzi ditu hainbat generotan: Hamabost zauri, Zu bezain ahul eta Ez naiz ni, libros de cuentos, las novelas Amaren eskuak, Musika airean, Aitaren etxea eta Orain hilak poema bilduma. Prentsan ere idazten du.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bidez izango da. Gonbidapenak maiatzaren 19tik aurrera, hau da, ekitaldiaren egunaren bezperatik aurrera eskuratu ahal izango dira Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu