Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

UPV/EHUko Uda Ikastaroak: deskontuak Donostia Kulturako bazkideentzat

UPV/EHUko Uda Ikastaroak

Asteazkena, 2021(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an

Donostia Kulturako bazkideek ekainetik irailera UPV/EHU-k antolatzen dituen udako ikastaroetako "Ikastaroak guztientzat" eta Donostia Kultura izeneko zikloetako ikastaroen matrikulazioan deskontu bereziak (% 15ekoak) izango dituzte.

Matrikula online egin behar da ikastaro bakoitzaren fitxan bertan. Ikastaroak webguneko bilatzailea erabiliz aurki daitezke eta "Ikastaroak guztientzat" zikloa edota Donostia Kultura aukeratuz.

Eskaintzatik gure erakundeak antolatu duen ikastaro bat nabarmendu nahi dugu: Public diplomacy & cultural diplomacy. Basque Public Diplomacy.

Jarduerak aurrez aurre egingo dira eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da.

Argibide gehiago UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzan, 943 21 95 11 telefonoan edo info@uik.eus posta elektronikoan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu