Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Azken bidaia" bertso saioa ekainean San Telmo Museoan

Astelehena, 2021(e)ko Apirila(r)en 19-(e)an

Bertsozale Elkartearekin batera antolatuta, saio berezia burutuko da ekainaren 19an San Telmo Museoan, Azken bidaia tituluarekin. Larunbat horretan, 18:00etatik aurrera, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Miren Amuriza heriotzari buruz ariko dira bertsotan museoko klaustroan, Jon Sarasuak gonbidatu berezi gisa parte hartuko duela.

Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, 15 eurotan. Sarrera erosten dutenek museora etortzeko gonbidapena ere jasoko dute. Museoaren bazkideentzako, bestalde, kopuru bat salgai jarri dugu 12 eurotan, gure webgunearen bitartez.

Heriotzaren gaia izango du mami Bidaiak egitasmoaren baitan antolatutako Azken Bidaia saioak. Bertso saio arruntak ez ezik, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileak ere bultzatu nahi dituzte Bertsozale Elkartetik, eta asmo hori gorpuzten du Bidaiak ekimenak. Bere baitan egin dituzte, esate baterako, sukaldaritza eta bertsolaritza elkartzen zituen Bertsoa Sutan emanaldia edota irrati programa itxura hartu zuen Uhinak saioa.

San Telmo Museoak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu saioa, Plaza Biziberritzen ekimena babesten duten Eusko Jaurlaritzaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu