Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Emakumeak borrokan”, Amnesty Internationalen erakusketa Liburutegi Nagusian

Emakumeak borrokan

Astelehena, 2021(e)ko Apirila(r)en 19-(e)an

Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder) Amnesty Internationalen Emakumeak borrokan erakusketa ikusgai egongo da, apirilaren 15etik 30era. Erakusketak emakumeen giza eskubideak defendatzearren beren askatasuna eta beren bizitza arriskuan jartzen dituzten emakume ausarten historiak erakusten ditu.

Emakume errefuxiatuen kontakizunak dira: aurrera ateratzeko elkartzen dira, bizitzeko leku seguru baten bila; beren komunitateetan eskubide ekonomiko eta sozialen murrizketei aurre egin behar izan diete; gatazka armatuetan genero-indarkeria salatu eta horren aurka dihardute; ingurumena defendatzen dute gobernuen eta enpresen aurrean; baimena eskatu behar izateari uzteko borrokan ari dira beren herrialdeetako bizitza publikoan parte hartzeko edo beren gorputzei buruz erabakitzeko.

Ordutegia

astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30

larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu