Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

Miren Asiain Lorak eginiko irudia

Ostirala, 2021(e)ko Apirila(r)en 16-(e)an

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 20tik 26ra liburutegi eta kultur etxeetan. Jarduera hauen ardatz nagusia irakurleak izango dira. hain zuzen, Donostia Kulturaren liburutegietara, 23tik aurrera, hurbiltzen diren irakurleei Miren Asiain ilustratzaileak eginiko orri-markagailua emango zaie.

Modu honetan, 1996tik datorren ohiturari jarraipena emango zaio, euskal ilustratzaile batek, Liburuaren Egunerako, diseinatutako orri-markagailu bat argitaratzearena, alegia. Miren Asiain baino lehen Mikel Casal, Yolanda Mosquera eta beste irudigile askoren ekarpenak izan dira. Bilduma osoa webgunetik ahal da deskargatu, eta bildumazaleen eskaerei ere kasu egiten zaie.

Bestalde, irakurzaletasuna bultzatzeko eta erabiltzaileen fideltasuna saritzeko, udal liburutegiko 20 irakurle onenak sarituko dira, 10 haur eta 10 heldu. Bakoitzari diploma bat eta liburuak erosteko 30 €ko bonu bana emango zaie. Liburutegitik sarituekin harremanetan jarriko dira.

Apirilaren 23ko jarduera guztiak lotura honetan dituzue.

Astean zehar helduentzako bi liburu aurkezpen hauek azpimarratu nahi ditugu:

1.- Apirilaren 20an Jesús Carrascoren Llévame a casa liburuaren aurkezpena Ernest Lluch Kultur Etxean.

2.- Apirilaren 22an Lide Aguirreren Los trucos de la bestia liburuaren aurkezpena Liburutegi Nagusian.

Azkenik apirilaren 20tik 26ra bitarteko literatur jarduerak loturan dituzue kontsultagai.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu