Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Jane Goodall – Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista” erakusketa Aiete Kultur Etxean

Investigadora y activista por la paz

Ostirala, 2021(e)ko Apirila(r)en 16-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren eskutik eta Jane Goodall Institutuaren aholkularitzarekin, Donostia Kulturak Jane Goodall. Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista erakusketa antolatu du Aiete Kultur Etxean (apirilak 16 - ekainak 13).

Jane Goodall. Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista erakusketan, Asier Iturralde artistaren ilustrazioen bidez, Jane Goodall zientzialari, ingurumenaren aldeko aktibista eta Nazio Batuen Bakearen Mezulariaren bizitza eta ondarea omentzen da.

Jane Goodallen animaliekiko zaletasunak Tanzaniako basoetara eraman zuen, txinpantzeekin batera bizitzera. Primate hauei buruzko azterketen emaitzek giza espeziearen definizioa aldatu zuten. Goodallen ikerketa aitzindariek hasieran komunitate zientifikoak eszeptizismoz jaso zituen, baina geroago mundu osoan izan zuten oihartzuna.

Gaur egun, Jane Goodallek bere bizitza ingurumenaren kontserbaziora eta hezkuntzara dedikatzen du, eta horretarako 300 egun inguru bidaiatzen ematen ditu, munduko herrialde desberdinetan zehar.

Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bidez, Jane Goodallen bizitza eta lorpenak kontatzen ditu. Istorioa ere inprimatu dugu foileto-komikian. Erakusketa osatzeko, erakusketako materialarekin booktrailer bat egin da Interneten eskuragarri dagoena.

Tailerrak Haurtxokoseko Udal Sarean

Gazteria departamentuak Donostiako Udal saileko Haurtxokoetan egindako hainbat ekintza antolatu ditu:

Apirilaren 27tik 29ra. Jane Goodall eta Giza Eskubideen astea. 5 -11 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak egongo dira, ingurumearekiko sentsibilizazio landuz. Aurrez izena eman behar da auzo bakoitzeko (Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo y Martutene) Haurtxokoko posta elektronikoan https://labur.eus/NZG4f

Apirilak 24 Tximuak eta Kimuak lorategi ekologikoa sortzeko tailerra. Bi txanda egingo dira:

17:00etan eta 18:15etan. 5-11 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua, Iñaki Martiarena "Mattin" artistarekin Aieteko Haurtxokoan. Aurrez izen ematea: haurtxokoa_aiete@donostia.eus.

Pelikula

Apirilaren 30ean, Brett Morgen-en Jane (2017) film dokumentalaren proiekzioa. AEBetako 90 'VSO. Aiete Kultur Etxea. 18:30ean.

Ordutegia

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00

Igandeak: 10:00-14:00

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu