Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Najat El Hachmi idazleak emango die hasiera Literaktum Topaketei

Najat El Hachmi

Asteazkena, 2021(e)ko Apirila(r)en 21-(e)an

Najat El Hachmi, 2021eko Nadal Literatur Sariaren irabazlea, Okendo Kultur Etxean izango da maiatzaren 27an, 19:00etan. Jarduera hau Literaktum Topaketak izeneko ekimenaren baitan kokatzen da. Literaktum jaialdiaren baitan sortutako programa berrian, urtean zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko egileen bisitak jasoko ditugu.

Najat El Hacmirekin egingo den solasaldia, Txani Rodríguez idazle eta kazetariak gidatuko du eta El Hachmiren literatur ibilbideari errepasoa egiteaz gain, El lunes nos querrán, 2021eko Nadal Saria irabazi duen eleberriari ere erreparatuko diote.

Najat El Hachmi Marokon jaio zen, 1979an. Zortzi urterekin Vic-era (Bartzelona) joan zen bizitzera eta bertan hazi eta bizi da. Filologia Arabiar ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean eta kultur bitartekari eta harrera teknikari izan da, idazle izateari ekin baino lehen. Feminismoak eta Islamak eragin handia izan dute bere lanetan. Bi herrialderen partaide izateak sortzen zion sentipenak eta bi munduak hurbiltzeko borondateak eraman zuten Jo també sóc catalana (Columna, 2004) lehen eleberri idaztera. Hainbat lan ezagunen egilea da, hala nola; hamar hizkuntzatara itzulitako El último patriarca (Ramon Llull Saria, Ulysse Saria eta Mediterranée étranger sarian finalista), La cazadora de cuerpos, La hija extranjera (Sant Joan de narratiba Saria) eta Madre de leche y miel. 2019an, feminismoa eta Islamaren inguruko Sempre han parlat per nosaltres manifestua idatzi zuen, komunikabide eta irakurleen artean oihartzun handia lortuz.

Kazetari, gidoilari eta idazlea da Txani Rodríguez (Laudio, 1977) eta Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberria da bere azken lana. Lo que será de nosotros (Erein, 2008), Agosto (Lengua de trapo, 2013), eta Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres hermanas, 2016) eleberriak ere argitaratu ditu besteak beste. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, eta Escola   d 'Escriptura de l' Ateneu Barcelonès eta ALEA Literatur Elkarteko irakaslea da.

Ekitaldirako sarrera, gonbidapen bidez izango da. Gonbidapenak maiatzaren 26tik aurrera, hau da, ekitaldiaren egunaren bezperatik aurrera eskuratu ahal izango dira Okendo Kultur Etxean. Gehienez bi pertsona bakoitzeko.

Bestetik, 2021eko Literaktum Jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da hainbat espaziotan, beste urte batez, Donostia Hitzen hiria bilakatuz.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu