Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

La mudanza / Perigallo Taldea

Irekita
6 sarrera
La mudanza

Urriaren 5ean, 20:00etan, Imanol Larzabal aretoan (Lugaritz K.E.), Perigallo Taldeak aurkeztuko duen La mudanza obra ikusteko, 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu urriaren 1ean.

Irabazleei e-mailez jakinaraziko zaie eta orri honetan bertan ere argitaratuko dugu.

Gonbidapen hauek Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan jaso ahal izango dituzu, zure DK txartela aurkeztuz, emanaldiaren egunean bertan.

Ohar garrantzitsua: gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago ez badira jaso, Kultur Etxeak eserleku horiek salgai jartzeko eskubidea izango du.