Kultur Etxearen espezializazioa ikus-entzunezkoen alorra da. Trebakuntza, produkzioa eta erakusketa alorretan dihardu.
Larrotxene ikus-entzunezkoen industrian ospe handia duten hainbat zinemagileren harrobia izan da: besteak beste, Borja Cobeaga, Luis A. Berdejo, Pablo Malo edo David González kultur etxeko trebakuntza eta produkzio geletan ikasitakoak dira.
Larrotxene Bideok hainbat elkarlan burutzen ditu urtez urte. Horietako bat da Musikenerekin daukan hitzarmena.