Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ohiko programazioak

Gazteszenako musika programazioak estilo desberdinak ditu, eta dantza eta antzerkiaren inguruko proposamen garaikideenen aldeko apustu garbia egiten du.

Kontzertuak Egia

MUSIKA

Kontzertuak

Egia Kultur Etxeak urte osoan zehar kontzertu mota ugari eskaintzen ditu.

Informazio gehiago

donostikluba

KULTURA

Bisita Gidatuak

Bisita gidatuak antolatzen ditugu ikastetxeentzat eta liburutegietako zerbitzuak ezagutu nahi dituzten taldeentzat. Bisita hitzartzeko aurretik txanda eskatu behar da.

Bailes Egia

ANTZERKI ETA DANTZA

Haur Antzerkia

Donostia Kulturak hiru hilean behin Arte Eszenikoen haur-programazioa aurkezten du. Hiriko kultur etxeen sarean barrena garatzen da eta kalitatezko eskaintza zabala eskaintzen du, haurrentzako antzerkiaren ekoizpenak Euskadin duen osasun onaren isla adieraziz.

Informazio gehiago

donostikluba

LITERATURA

Ipuinaren ordua

Ikasturtean barrena, 2 eta 4 urte bitarteko haurrentzat “ipuinaren ordua” saioa eskaintzen dugu ostegunero 18:00etatik aurrera. Irakurketaren bidez haurren irudimena eta fantasia piztea da helburua.

Informazio gehiago

Sala Exposiciones Egia

LITERATURA

Liburu Baby Kluba

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera klturaniztuna da eta horregatik euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Informazio gehiago

Sala Exposiciones Egia

ARTE

Erakusketak

Genero eta tekniken inguruan mugarik ez duen espazioa. Erakusketa-espazio honetan, bereziki azaleratzen ari diren artisten lanak erakusten ditugu, eta noizean behin, baita egile ospetsuen edo sormenari eta erakusketei dagokienez ospetsu bihurtu diren egileenak ere.

Kontzertuak Egia

ANTZERKIA ETA DANTZA

Antzerkia kalean

Programa hau kultur etxeek antolatzen dute eta maiatzaren azkenaldia eta iraila bitartean egiten da hiriko auzoetako plaza, kale eta parkeetan. Antzerkia herritarrei hurbiltzea du helburu.

Informazio gehiago

Sala Exposiciones Egia

LITERATURA

Irakurketa erraza +

Irakurketa modu askotara egin daiteke. Guk taldean eta elkarrekin mintzatuz egingo dugu, pasarterik esanguratsuenei buruz geure burutazioak azalduz. Irakurketa errazten duten argitalpen berezi eta zainduak erabiliko ditugu. Zatoz gurekin telebistari orduak lapurtzera eta literatura unibertsaleko gailurrak ezagutzera.

Informazio gehiago

Sala Exposiciones Egia

KULTURA

Umeentzako Masaje tailerra (0-1 urte)

Tailer honetara parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bere helburua erlazio afektiboak elkar partekatzea da. Haurdun dauden emakumeak etor daitezke baita ere, jaio berriei masajea nola eman ikasteko. Doakoa tailerra, hilaren hirugarren asteazkenetan, José Ramón Maduit psikologoak emanda.

EGIA – Egia

Beste Gune batzuk

Egia K.E. harremanetan jarri

Tel. 943 29 15 14

egiakulturetxea@donostia.eus