ANTZERKI ETA DANTZA
Antzerki garaikideak eta formatu txiki eta ertaineko edukia duten umore-proposamenek erakusten dute arte eszenikoen programazio finkatua eta berezko izaeraduna.
Lugaritzek hiriko antzerki amateurreko konpainia askorentzako saihestu ezin den lekua izaten jarraitzen du.
MUSIKA
Lugaritzek euskal musikaren aldeko apustua egiten du, berrikuntza ezaugarri gisa izanda. Bertan ikus daitezke garaiko musika-proposamen interesgarrienak.
Bestalde, San Miguel Donostikluba programaren barruan, Lugaritzen musika independentearen arloan atzerriko artista ezagunen kontzertuak ikus daitezke.
Programazio horren osagarri gisa, Ibaetako Santu Guztien elizan eliz-musikako eta abesbatzen kontzertuak eskaintzen ditugu.
ANTZERKI ETA DANTZA
Haur-antzerkiko programazio egonkorrak eskaintza zabala du, txotxongiloekin zein aktoreekin egindako ikuskizunei dagokienean, txandaka, adin guztietako ikusleei zuzenduta
LITERATURA
Ikasturtean barrena, astero “ipuinaren ordua” saioa eskaintzen dugu. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da, eta irakurketaren bidez euren irudimena eta fantasia piztea du helburu; halaber, modu dibertigarrian, haurra liburura eta liburutegira hurbiltzea sustatzen dugu.
HAURRAK
0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa. Helburu nagusia, umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez garatzen da.
ARTE
Genero eta teknikako mugarik gabeko espazioa. Horrelakoa da erakusketa-espazioa. Bertan, batez ere, ezagutzera ematen hasi diren artisten lanak erakusten ditugu. Eta, tarteka, egile ospetsuen edo, sormenaren eta erakusketen arloetan, ibilbide oparoa duten egileen lanak ikus daitezke.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa