ZINEA
Genero, zuzendari eta gai ezberdinen inguruan ziklo bat hilabetero. Proiekzioak astelehenetan, 19:15etan.
ERAKUSKETAK
Genero eta teknika guztiei irekitako espazioa. Bertan, batez ere, ezagutzera ematen hasi diren artisten lanak erakusten ditugu.
ANTZERKIA ETA DANTZA
Sorkuntza artistiko berritzailea sustatzen duen formatu txikiko programa da, diziplina guztiak kontuan hartzen dituena: poesia, antzerkia, musika, bideoa...
+KULTURA
Arlo ezberdinetako (literatura, artea, zinea, musika...) sortzaileekin elkarrizketa, bere nortasun, obra eta ibilbidean sakontzeko helburuarekin.
Informazio gehiago
ZIENTZIA
Egungo zientziaren ildoen azalpenak puntako zientzilarien eskutik, modu argi eta sakonean.
Informazio gehiago
LITERATURA
Apirilaren 23aren inguruan, Liburuaren Eguna, heldu eta txikiei zuzendutako jarduera literario ezberdinak: irakurketak, antzerkia, solasaldiak, etab.
Informazio gehiago
LITERATURA
Ernest Lluch Kultur Etxeak Donostia Kulturak azaroan antolatzen duen Literaktum literatur jaialdian parte hartzen du.
LITERATURA
Urritik-ekainera bitarte, irakurketa-zerrenda aberatsa Javier Mina idazlearen gidaritzapean. Liburutegiko kontsulta gelan, 18:30etan.
LITERATURA
Entzule edo narratzaile gisa ahozko narrazioa disfrutatzeko txoko bero eta gertukoa. Plus 55 zerbitzuak bultzatutako programa.
Informazio gehiago
ANTZERKIA ETA DANTZA
Auzoetako jai ezberdinen programazioaren barruan, Kultur Etxeek heldu eta txikientzat kale antzerki ekitaldiak programatzen dituzte.
ANTZERKIA ETA DANTZA
Formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen jaialdi hau maiatzan barrena egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan.
ANTZERKIA ETA DANTZA
Gure lehen ikusleen begirada eta entzutea eragiteko bideak antolatzen ditu Donostia Kulturak. Izan ere, ikusle izatea oso txikitatik lantzen den artea da...
HAURRAK
Programa honen helburua 3-5 urteko haurrei irakurketaren irudimena eta fantasia piztea da, eta horrekin batera haurrak liburutegira hurbilaraztea. Astelehenetan, Liburutegiko Haurtxotekan 18:00etan.
HAURRAK
Bisita gidatuak antolatzen ditugu ikastetxeentzat eta liburutegietako zerbitzuak ezagutu nahi dituzten taldeentzat. Bisita hitzartzeko aurretik txanda eskatu behar da.
HAURRAKLiburu Baby Kluba
0-3 urteko umeen topagune izango da, liburuen mundutik abiatuta, irakurketa, musika eta artearekiko maitasuna sustatzeko.
HAURRAK
Larunbat arratsaldeetan (16:30-18:30) Haurtxokoan familia osoa elkarrekin jolasteko aukera: tailerrak, talde jolasa, jolas librea...
HAURRAK
Gabon garaian, haurrei zuzendutako jarduera sorta zabala, bereziki Haurtxoko eta Gaztelekuan: haur antzerkia, tailerrak, jolasak…
MUSIKA
Donostia Kulturak bere kultur etxeen sarearen bitartez Aste Santuaren inguruan hiriko eliza ezberdinetan antolatzen duen musika zikloa.
Informazio gehiago
MUSIKA
Tolosako Abesbatzen Lehiaketarekin elkarlanean, Domu Santu Egunaren inguruan Donostia Kulturak hiriko auzo ezberdinetan antolatzen duen koru musika zikloa.
Informazio gehiago
MUSIKA
Klub kontzeptutik abiatuta eta hiriko musika-kolektiboekin eta kultur agenteekin elkarlanean, bertako musika taldeen kontzertuak eskaintzen ditu hiriko eszenatoki eta tabernetan.
MUSIKA
Atzoko, gaurko eta betiko musika: boleroak, salsa… 55 urtetik gorakoentzat, hilabeteko lehen larunbatean.
+ KULTURA
Plus 55 zerbitzuak urriaren hasieran osasun fisiko eta psikologikoaren gai ezberdinak jorratzen dituen jarduera zikloa (hitzaldiak, proiekzioak…) antolatzen du, gure bizi-kalitate hobetzeko helburuarekin.
+ KULTURA
Donostia eta bere inguruen txoko eta bideak besteekin batera ezagutu eta disfrutatzeko aukera paregabea. Plus 55 zerbitzuak antolatutako programa.
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa