Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Amarauna

 

AMARAUNA BILDUMA

Amarari buruzko ondare dokumentalaren bilketa da. Dokumentuetako batzuk liburutegian bertan kontsulta daitezke eta beste batzuk internet bidez.  Azken hauek, honakoak dira:

             Argazkiak

             Liburu digitalak

  •  

amarauna2 bilduma

 

                   LEKUKOAK

 

Amaratarrei eginiko elkarrizketen grabazioa, haien bizipenak eta iritziak jasotzeko.

    

AMARAJIRA

Auzoaren historia ezagutzera emateko Amaran egiten diren bisitaldi gidatuak dira: .

          Bisita birtuala 

          Bisita entzun 

 

amarajira

 

AMARAPEDIA

Amarapedia, Wikipedia eta Donostiako Amara auzoa lotzen dituen lankidetza-egitasmoa da.

ELLUCH amarapedia 

 

 

 

 

 

 

  

AMARAUNA EGITASMOA

Amarauna proiektuak, Amarako iragana eta orainaren ezagutza indartzea, auzoarekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida bultzatzea eta eragile ezberdinen arteko harremanak sendotzea du helburu.

Une honetan Amarauna proiektuak lau lan ildo nagusi ditu. Parte hartu nahi?

1. Amarauna Bilduma: Ernest LLuch Kultur Etxeko Liburutegiak, liburutegian bertan eta internet bidez kontsulta daitekeen ondare dokumentalaren bilketa .

2. Amarajira: auzoaren historia ezagutzera emateko auzoan zehar egiten diren bisitaldiak.

3. Lekukoak: amaratarrei eginiko elkarrizketen grabazioa, haien bizipenak eta iritziak jasotzeko.

4. Amarapedia: Amarapedia, Wikipedia eta Donostiako Amara auzoa lotzen dituen lankidetza-egitasmoa da.

Ekitaldi osagarriak:

Honako hauek dira orain arte antolatutako jardueretako batzuk:

- Amarako istorioak mahai-ingurua (2010).

- Amarauna erakusketak (2011).

- Arkitektura mahai-ingurua (2011).

- 80 zuzenean erakusketa (2012)

- In. Material erakusketa (2013).

- Lehengo Amara erakusketa (2015).

- Amara wikitu (2016)

Info+

AMARAUNA BILDUMA

Dokumentu hauetan jasotzen den informazioa, argazki emaileek edo iturriek beraiek esandakoak dira, horren arabera kopurua aldatzen da.

Bilduma formatu ezberdineko dokumentuek osatzen dute.

Zer aurkituko duzu?

Une honetan 1.000 dokumentu inguruk osatzen dute bilduma.

Zer nolako informazioa?

Euskarri ezberdinetan jasotako dokumentuak biltzen direnez bertan, garai bateko edo gaur egungo argazkiak ikus daitezke, auzoko historiari buruzko ikusentzunezkoak, auzotarrei egindako grabazioak, kontzertuetarako sarrerak, garai ezberdinetako planoak, garai bateko merkatarien fakturak, liburuak...

Nola kontsulta daiteke bilduma?

Bide ezberdinak daude bilduma kontsultatzeko. Batetik, Uddal Liburutegiko Sareko liburutegietan eta, bestetik digitalizatutakoak, on line.

Bildumaren helburua kontsulta guztiak on line egin ahal izatea da. Horretarako, katalogoan dauden hainabt material Flickr, Issuu eta bestelako sare sozialetatik zuzenean kontsulta daitezke. Adibidez,

Argazkiak, sarrerak, mapak: Flickr

Liburu digitalak: Issuu

Zein eremu geografiko biltzen du?

Amara Berri, Amara Osinaga eta Loiolako Erriberak.

Nori dago zuzendua?

Herritar orori zuzendua dago: ikasle, irakasle, ikertzaile, bizilagun...azken batean, Amara auzoari buruz jakin-mina duen edonori.

AMARAJIRA

Auzoan zehar egiten diren txangoak bi motatakoak dira: "Amarajira naturalistikoak" eta "Amarajira historikoak".

"Amarajira historikoa":

Auzoko garapen historikoa azaltzen da hamar geltokitan zehar.

Amarajira programa auzoko 3 ikastetxeetan lantzen dute une honetan, adin tarte ezberdineko haurrekin:

     - Amara Berri: LH 1-2

     - Katalin Erauso: LH 3-4

     - Ikasbide: LH3

Publiko orokorrari zuzendutakoak ez dute egutegi finkorik.

Taldea sortu ez gero txangoa egiteko eskaera egin daiteke amaraliburutegia@donostia.eus helbidera idatzi edo 943481867 zenbakira deituta.

"Amarajira naturalistikoa":

Auzoko zuhaitzak eta lorategiak ezagutzeko aukera ematen du. Publiko orokorrari zuzendutakoak dira eta ez dute egutegi finkorik.

LEKUKOAK

Une honetan eraikitzen ari gara bideoak ikusteko gunea.

AMARAPEDIA

Auzoko herritarren parte hartzea oinarri hartuta, auzoko kultura sortzea eta wikipedian zabaltzea ditu xede. Amara (Amara bere osotasunean zaharra, berria, Osinaga eta Loiolako Erriberak) auzoari buruzko entziklopediako edukia sortu eta osatzetik harago, herritarren arteko harremanak eta ekimenak bultzatu nahi ditu.

Hau lortzeko egin diren ekitaldiak hauek dira:

     - Olatu Talka 2015.  Amarapedia kalean.

     - Amara wikitu. QR kodeak jarri dira auzoko hainbat interes guneetan. leku eta tokiei buruzko informazioa zabaltzeko helburuarekin. QR kode hauek Amarapediatik eskuratzen dute informazioa. Adibidez: Aita Donostia plazan, Osasun Iturrian, Iesu elizan eta Caracasko Konpainiaren kalean.

Parte hartu nahi?

Parte hartu eta gure Amarauna sarea indartu nahi baduzu, zenbait bide dituzu:

Bilduma osatzen lagunduz.

Bilduma osatzen parte har dezakezu: horretarako, argazkiak, ikus-entzunezkoak, dokumentuak (esaterako, garai bateko fakturak edo sarrerak, tiketak…), mapak, planoak, kartelak

Beraz, aipatutako dokumentu edo euskarririk baduzula uste baduzu, zatoz liburutegira eta hemen digitalizatuko ditugu. Behin digitalizatuta, dokumentuak itzuliko zaizkizu eta egindako kopia emango zaizu gorde dezazun.

Dokumentuak digitalak badira, posta elektronikoz bidali amaraliburutegia@donostia.eus helbidera edo euskarri elektronikoren batean ekarri eta guk liburutegian kopia egingo dugu.

Hau guztia egin ahal izateko, zuen baimena sinatuta behar dugu 

Lekuko izanik.

Amara auzoko istorioak ezagutzen dituzu? Edo ezagutzen dituen norbait ezagutzen baduzu, edo nolabait gaia interesatzen bazaizu... jarri gurekin harremanetan amaraliburutegia@donostia.eus helbidera idatziz edo 943481867 telefono-zenbakira deituz, eta esaguzu nor zaren eta zer kontatu nahi duzun. Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara.

Amarapediako wikilari bihurtuz.

Auzoari buruzko informazio gehiago aurkitu nahi duzu Wikipedian? Wikipedian artikuluak sortzen ikasi nahi duzu? Artikuluak sortzen, osatzen edo itzultzen lagun dezakezu. Inoiz ez baduzu horrelakorik egin, liburutegian lagunduko dizugu. Hitzordua hartu amaraliburutegia@donostia.eus helbidera idatziz edo 943481867 zenbakira deituz eta oinarrizko trebakuntzan lagunduko dizugu.