Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ohiko programazioak

Casares-Tomasene

teatro-en-la-calle

ANTZERKIA ETA DANTZA

Antzerkia kalean

Txikienek antzerkiaz gozatzeko aukera dute auzoko plaza eta kale desberdinetan. Programa hau kultur etxeek antolatzen dute eta maiatza eta iraila bitartean egiten da hiriko auzo desberdinetako plaza, kale eta parkeetan. Antzerkia herritarrei hurbiltzea du helburu.

Informazio gehiago

Hileko_Gaia_Custom

+KULTURA

Hileko gaia

Gai zehatz baten inguruko hileroko programa. Hainbat jardueren bidez burutzen da: hitzaldiak, proiekzioak, kontzertuak… horiekin batera, liburutegiko funtsen irakurketa-gida izan ohi da.

Informazio gehiago

literaktum

JAIALDIAK

Literaktum

Literaktum letren eta lengoaien festa da, eta literatur gertakaria modu aktiboan, parte-hartzailean eta sortzailean jorratzeko diseinatu da. Bestelako arte-moduekin lotzen du literatura, eta azken teknologiei, formatuei eta joerei zabalik dago.

Informazio gehiago

 

teatro bolsillo

JAIALDIAK

Poltsiko Antzerkia

Formatu txikiko antzerki-ikuskizunen proposamen zabala da, eta barietate antzerkia ohiko zaleei eta zale ez direnei hurbiltzea du helburu. Emanaldi horiek, oro har, publikoarentzat hurbilekoak diren espazio eta lekuetan egiten dira, baina hitzaren zentzu ortodoxoari begiratuta, ez dira beti ohiko agertokiak izaten.

Informazio gehiago

ph-cuenta-cuentos

LIBURUTEGIA

Ipuinaren ordua

Ikasturtean barrena, astero “ipuinaren ordua” saioa eskaintzen dugu. Haurrei zuzendutako saioa da, eta irakurketaren bidez haurren irudimena eta fantasia piztea du helburu; halaber, modu dibertigarrian, haurra liburura eta liburutegira hurbiltzea sustatzen dugu.

Tomasenen, asteazkenero 17:00etan.

Informazio gehiago

 

Larratxo

brant bjork kontzertua

MUSIKA

Musika

Rock musika kontzertuak, Buenawista Prollekzions musika elkartearen eta San Miguel DonostiKlubaren laguntzaz.

Haur Antzerkia

ANTZERKIA ETA DANTZA

Haur Antzerkia

Donostia Kulturak hiru hilean behin Arte Eszenikoen haur-programazioa aurkezten du. Hiriko kultur etxeen sarean barrena garatzen da eta kalitatezko eskaintza zabala eskaintzen du, haurrentzako antzerkiaren ekoizpenak Euskadin duen osasun onaren isla adieraziz.

Informazio gehiago

55 baile

PLUS 55

Larunbatak dantzan

Musika zuzenean. Atzoko, gaurko eta betiko musika: boleroak, salsa...

Larratxon, hileko hirugarren larunbatean izaten da.

 

Ipuinaren ordua

LIBURUTEGIA

Ipuinaren ordua

Ikasturtean barrena, astero “ipuinaren ordua” saioa eskaintzen dugu. Haurrei zuzendutako saioa da, eta irakurketaren bidez haurren irudimena eta fantasia piztea du helburu; halaber, modu dibertigarrian, haurra liburura eta liburutegira hurbiltzea sustatzen dugu.

Larratxon, ostegunero 17:00etan.

Informazio gehiago

Emakumearen astea

+KULTURA

Emakumearen astea

Auzoetako elkarteekin lankidetza sustatu eta zeharkako udal-politikak ezartzeko ikuspuntu bikoitzari jarraituz, auzoko emakume taldeekin batera hainbat jarduera antolatzen dira martxoaren 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

Informazio gehiago

ALTZA – Casares + Tomasene + Larratxo

Beste Gune batzuk

Casares-Tomasene: harremanetarako

Tel. 943 35 11 49

casareskulturetxea@donostia.eus