Entradas
San Sebastián, ciudad de la cultura

Udako liburutegiak

eguzkitekaEguzkiteka

Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia zabalik egongo da ekainaren 15etik irailaren 15era, egunero goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30era.

Eguzkiteka liburutegia Kontxa pasealekuaren azpiko espazioan dago kokatua, erlojuen parean. Telefonoa: 673-006-964
Enbata edo galerna sortzen bada edo eguraldia oso txarra dagoenean, segurtasun baldintzek hala eskatzen badute, liburutegia itxita egongo dela iragarriko da.

Haurrentzako jarduerak

Arratsaldero 17:00etan Lur Kortak haurrentzako ipuin kontaketa saio bat emango du. Guraso edo arduradunei gogorarazten zaie, haurrekin egon daitezela ipuin kontaketa saioak irauten duen bitartean.

Horretaz gain, ostiraletan eta larunbatetan, eguerdiko 12:00etatik 13:00etara mahai-jokoak antolatuko dira Mestiza elkartearen eskutik 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Jardueraren xedea irakurketara hurbiltzea izango da modu ludiko eta dibertigarrian eta aldi berean haurrengan liburutegietara joateko zaletasuna sortzea. Saioa bakoitza testu baten irakurketarekin hasiko da, euskaraz eta gaztelaniaz. Ondoren haurrak jolasean arituko dira eta saioari amaiera emateko haurrek ingelesezko testu bat irakurriko dute.
+INFORMAZIO GEHIAGO

urgullUrgulleko liburutegia

Aste Santuan eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, donostiarrek eta hirira etorriko diren bisitariek Urgull mendiko udal eraikinetan eskaintzen diren zerbitzuetara gerturatzeko aukera izango dute.

Liburutegian (Damen Bateria), astelehenetik igandera irekita egoten da, goizean 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara (udan) eta 11:00etatik 13:30era eta arratsaldean 16:30etatik 18:30etara (Aste Santuan). Bertan, haurrentzako liburu, joko dibertigarriak eta Interneten nabigatzeko aukera eskaintzen da. Helduek, berriz, liburuak eta egunkariak irakurtzeko aukera dute. Donostia Kulturako liburutegien bazkideak eta oro har Irakurketa publikoko sareko bazkideak Urgulleko liburutegian dauden liburuak maileguan hartu ditzakete eta etxera eman irakurtzeko.

Horretaz gain, haurrentzako jarduera bereziak antolatzen dira, astelehen eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etan ipuin kontaketaren ordua izango da. + INFORMAZIO GEHIAGO

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Entidades

Liburutegiekin harremanetan jarri

Tel. 943 48 11 56
      943 48 14 88

donostiakoliburutegiak
@donostia.eus