Haur Liburuaren Dokumentaziogunea, Euskal Herrian bakarra, Haur Liburutegi Nagusian dagoen gune espezialitatua da. Bereziki haur literaturan eta haur liburutegietan interesa dutenei zuzenduta dago: ikasle, irakasle, ikertzaile eta abar.
Bere helburu nagusia helduei haur eta gazte liburuei buruzko informaziorik zabalena eskaintzea da. Arreta berezia jartzen dugu euskal haur literaturan. Orotariko argitalpenen kontsulta ere eskaintzen dugu, liburu berri zein zaharrena.
![]() |
Funtsa modernoaHaur Literatura aztertzeko monografia espezializatuak: Nazio mailako eta atzerriko aldizkari espezializatuak. Aldizkari horien gai-hustuketa egiten da. Dokumentazio-artxiboa. Monografietan argitaratu gabeko informazioa duten txostenak. Beste baliabideak: Irakurketa-gidak, gomendioak eta bibliografiak.
|
![]() |
Erreserba funtsaXIX. mende amaieratik gaur arte Haur Literaturari buruz argitaratu diren liburuak eta aldizkako argitalpenak. Azpimarratzekoa da jadanik agortuta dauden liburu batzuen lehen argitalpenak. Euskarazko haur literaturaren inguruko liburu guztiak gordetzen dira. Literatura euskaraz gain beste hizkuntzetan argitalpenak. Azpimarratzekoak dira Mariasun Landa idazlearen liburuen itzulpenak. |
![]() |
Asun Balzola DohaintzaAsun Balzola(1942-2006) idazle eta irudigile zenaren jatorrizko irudiez, monografiez, gutunez eta lanbide-dokumentazioaz osatutako funtsa. 2007. urtean jasotako dohaintza. |
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa